Kazetaritza-jazoerei buruzko erretratu historikoen bila

Bizkaie! 2021-03-23 12:24   Kulturea
1986ko zemendiaren 30eko hauteskunde gaua. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kazetaritza-jazoeren gaineko erakusketea osotzea da asmoa. Edozeinek parte hartu leike, baita kazetariek be, argazkigintzearen interesgune eta protagonista baitira: Holako erretraturen bat badozu, animau zaitez eta bialdu info@kazetariak.eus helbide elektronikora. Erretratuagaz batera, titulua, testuingurua eta deskripzino labur bat atxikitu beharko da (agertzen diran kazetari eta personaien gaineko datuak). Gure asmoa da erretratu bilduma horregaz, katalogo bat sortzea da (behar aina batzen baditugu) eta erakusketa bat egitea erretratuotan agertzen diran autore eta profesionalen presentziagaz.

Testuingurua

EAJk, Carlos Garaikoetxearen eta bere alderdi barriaren, Eusko Alkartasunaren, zatiketearen ostean, lehen porrota eta hauteskunde porrot eskasetako bat izan dau; kasu honetan, Jose Antonio Ardanza bitarteko lehendakariak deitutako hauteskunde autonomikoetan, EAJk izentautako Carlos Garaikoetxeak dimitidu egin behar izan eban; botoetan irabazi arren, EAJk jesarleku kopurua galdu eban PSE-PSOEgaz alderatuta, 19 diputatu lortu baititu eta 17 jeltzaleek.

Erretratua

Juan Torre Grupo 16-ko argazkilariak Villa de Bilbao hotelean egindako erretratuan, Xabier Arzalluz EAJko presidentea agertzen da Josu Bergara burukideagaz batera, hauteskundeetako datuak emon eta eretxia emoteko komunikabideen aurrean egindako agerraldian. Hareen inguruan, kazetari piloa, lehen planoan, oharrak hartzen, Gerardo F. Llana, sasoi haretan Diario 16 egunkariko Euskadiko korrespontsala zana eta ondoan, berari bizkarra emonda, narru marroiko txamarraz, Iñigo Gurruchaga (El País egunkariko korresponsala Bilbon eta urte askotatik Vocento taldeko korresponsala Londresen); eskuinean, argazkiaren goiko angeluan, Arzalluz eta Bergaragaz batera, Azucena Vega (Radio Nacional de Españako erredaktorea) eta Ramón Bustamante (orduko eta oraingo Radio Popular de Bilbaoko erredaktorea) irrati-kazetariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu