1937ko martiaren 31ko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak aurkeztu ditue
2021-03-22 11:10 KultureaDurangoko Udalak eta herriko hainbat alkartek atondu ditue.
Urtero legez, ekitaldi honetan batzen gara, 1937ko egun ilun haretan bizia galdu eben persona guztiak omentzeko. Dakigunez, 1937ko martiaren 31 haretan, Europako populazino zibilaren kontra inoiz egindako lehen aire-bonbardaketea jasan eban Durangok. Eraso mueta horren eragina neurtzeko asmoz egindako esperimentua izan zan; herri osoa txikitu eta makina bat errubako hil ziran.
Dokumentautako testuetan irakurri daiteke, irailaren 25ean lehenengo bonbardaketa bat izan zala Durangon, izan be, lau bonba jaurti zituen. Batek Ezkurdiko frontoian jo eta 12 hildako eta ehunka zauritu eragin zituan, baita Gipuzkoatik iges egindako errefuxiatu eta milizia taldeko batzuk be. Beste bonba bat, Marcos Unamunzaga medikuaren ortuan jausi ziran eta beste biak trenaren geltokian.
Bonbardaketearen ostean, sututako milizia talde bat kartzelara joan zan eta bertan matxinatuakaz bat egiteagaitik kartzelan egozan 22 personako talde bat atara, kanposantura eroan eta horreetatik 21 fusilau egin zituen, epaiketarako aukera barik.
Gerreak jarraitu egin eban eta Martiaren 31 da Mola Generalak aukeratutako eguna erasoaldiari ekiteko. Martiak 31 haretan, bai goizez eta bai arratsaldez be Durango bonbardau eben; ondorioa: ehunka zauritu, 300 hildako baino gehiago, birrindutako etxe, komentu eta eleizak.
Martiaren 28tik maiatzaren 30era. Anzola, Euskal Robert Capa: Durangoko bonbardaketearen argazkiak egin zituan gudaria erakusketea ikusi ahal izango da Durangoko Arte eta Historia Museoan.
Hortik aurrera, besteak beste, berbaldiak, sirena hotsak zein Bonbardaketan hildakoei Oroimen Ekitaldia izango dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!