560.000 euro praktika kulturalak bultzatzen dituen kulturagune independenteentzat
2021-03-22 09:45 KultureaDiru-laguntzak apirilaren 19ra bitartean eskatu ahal izango dira.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 560.000 euro bideratuko ditu 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituen kulturagune independenteei zuzendutako diru-laguntzetara. Asmoa sorkuntza artistikoan espezializautako zentroak sustatzea eta barrikuntzea, diziplinartekotasuna eta alde anitzeko alkarrizketea oinarri dituen sormen eta produkzino eremu bat bultzatzea da, beti be, norbanakoaren eta kolektiboaren sormena, trebetasunak eta talentua eta idea eta potentzialtasunen transmisinoa barrikuntza inguruetan abiapuntutzat hartuta.
Diru-laguntzea jasoko daben proiektuak kultura-sektoreren bati lotuak egon beharko dira, besteak beste, ikusizko arteak, zinemea eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literaturea, musikea, bertsolaritzea edo eta arte plastikoak.
Laguntzak martiaren 19tik apirilaren 19ra eskatu ahal izango dira. Proiektu bakotxak gehienez 120.000 euroko laguntzea jasoko dau, beti be, proiektuaren aurrekontuaren % 70 gainditzen ez badau.
Igazko deialdian, danetara 6 proiektuk jaso eben diru-laguntzea: Artiatx, Bitamine Faktoria, La Galería y El Micelio, Consonni, Garaion Sorgingunea eta Dinamoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!