Kalakan taldeak 'Artizar' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-03-18 11:57   Musikea

Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan lako musikariek kolaborau dabe.

Aurrez-aurrekoa eta online aurkezpena egin dabe gaur Donostian, Victoria Eugenia Antzokian. Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru be taldekideakaz batera egon da aurkezpenean. 

Kalakan taldeak azaldu dauenez, 'Artizar' disko barriaren izenburuak gogoari konektauta egotea dakar, norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izandakoa. Oinarri mobiduezina, hainbat mendetan artzainek be erabili izan daben itsasargia; edozein ekatxetan be, burua edo norabidea sekula galdu barik bakotxak gure bizi bidea beti segidu behar dogulako.

Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazino ikusi izan ditu hirukoteak baina beti eutsi deutso ardatz jakinari: Euskal kantua eta honi daukotson errespetua.

Azken disko honetan, bere bizi bidearen bide barrian sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekaz apainduta, edentzia galdu barik. Horretarako esperientzia eta kalidadea jagoten dituen artistakaz lan egin dau taldeak, besteak beste, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan lako musikariakaz.

Kantu hutsa beti hor izanik be, uniberso zabalago bat eskaintzen deutso era elektronikoan programautako musikeak taldearen sorkuntzeari. Tanborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak... Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa emongo deuskuez lan berri honetan.

Artizar diskoa aurkezteko kontzertua

Martiaren 21ean, 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aukeztuko dau lan barria Kalakan taldeak eta ezustekoak iragarri ditue. Sarrerak erosi hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu