'Maskarearen azpiko karmina': Bilbo inoiz entzun ez dozun lez Loraldian
2021-03-18 09:43 KultureaPandemia sasoietako audiogidea eskainiko dau Loraldiak.
Loraldiak Maskararen azpiko karmina izeneko sormen berezia aurkeztu dau, Loraldia Festibalaren programazinoaren barruan dagoan proposamena.
Pandemia sasoietarako beren beregi sortutako proposamena da, kalean eta bakarka bizitekoa, kaleaz eta bakardadeaz gogoetea egiteko. Fikzinoko kontakizun baten bidez, Bilbotik paseoan joateko gonbita egingo dabe Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga sortzaileek. Formatoa bera barritzailea da, audiogida baten bidez aurkezten baita.
Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki torreetan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, ostera, gutako bakotxaren bildurren gordelekua izango da. Pandemiak gure mobimentuak eta gure arpegiak mugatu ditu. Maskaren azpian ezkutatu behar ditugu orain sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Ia bardindu egin gaitue danak. Baina, zer dago maskara horreen azpian? Norenak dira ikarea adierazoten daben begi horreek? Nora begira dagoz?
Maskarearen azpiko karmina
Loraldia 2021 jaialdiaren barruan, erabiltzaileek doban deskargau ahal izango dabe audio fitxategia hemen. Entzungailu edo aurikularrak erabilita, Arriaga Antzokiko plazatik abiatu eta Isozaki torreetan amaituko dabe paseoa.
Gidearen argibideei esker, erabiltzailea Bilboko hainbat espaziotan ibiliko da baina ez dau uria turista baten lekutik ezagutuko; horren ordez, fikzinoko Bilbo bategaz eta beragaz batera paseoan doazenakaz egingo dau topo: Georgette Berger, Oteiza, Bilboko etxe-orratzik altuena, gorpu zatiak ibaian, René Magritte, bitxilorez betetako belardiak... Dan-dana nahas-mahas, aurretik sekula entzun ez dan moduan.
Testua Mikel Ayllon idazleak idatzi dau eta berak eta Irati Agirreazkuenagak jarri deutse ahotsa bertan agertzen diran personaiei. Audiogidan agertzen dan musikea originala da eta Igor Arzuaga musikariak sortu dau. Piezako eszena bakotxaren girotzea kontu handiz aukeratutako soinu efektuek osotzen dabe. Modu honetan, entzuleak bizi dauen errealidadearen bersinoa jasoko dau soinu-esperientzia aitzindari eta barritzaile honen bitartez.
Audiogidea asmautako kontakizun eta personaien bizipenetan oinarrituta dago. Gaur egun, ia-ia etenbarik gabiz kaletik ikusten ditugun personen arpegiak asmetan, maskaren azpian ezkutatuta ditugulako sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Asmau egin behar da zer dagoan maskara horreen azpian. Norenak dira begi horreek? Nora begira dagoz? Audiogida hau pandemia sasoietarako propio sorturiko ikuskizuna da, kalean eta bakarka bizitekoa.
Maskarearen azpiko karmina. Pandemia sasoietarako audiogida Loraldiaren webgunean egongo da erabilgarri martiaren 9tik 28ra. Beraz, martioaren 9tik aurrera, audio piezea deskargau eta norberak bere kabuz egin daiala bidaia.
Mikel Ayllon: Gidoia eta ahotsa.
Irati Agirreazkuenaga: Soinu-giroa eta ahotsa.
Igor Arzuaga: Musikea .
Piszifaktoria Ideien Laborategiak produzidutakoa.
Audiogidea deskargetako
- Hemen sakatu zuzenean deskargetako.
- Hemen sakatu audiogidea iVoox-en entzuteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!