Garde, Lizarralde, Alberdi, Garzes eta Agirreren lanak pasau dira bigarren bueltara

Bizkaie! 2021-03-16 12:16   Kulturea

Akademiak, apirilaren azkenean emongo dau ezagutzera 2020ko 111 Akademiaren Saria.

2020. urteko 111 Akademiaren Saria erabagi ahal izateko 111 Akademiak amaitu dau bere lehenengo botazino txandea, urtarrilaren erdian martxan jarri eta zezeilaren 26ra arte zabalik egon dana. Lehenengo botazino txanda horretan botorik gehien jaso daben obrak izan dira:

• Luis Garderen Aireportuko musikea.

• Pello Lizarralderen Argiantza.

• Uxue Alberdiren Dendaostekoak.

• Idoia Garzesen Mendiko gaitza.

• Joxean Agirreren Nobela errealista bat.

Kontuak kontu, 2020. urtean euskal literaturearen uzta zabaletik bost horreek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo botazino txandea gainditu eta bigarrenera igaro diranak. Martiaren 26a baino lehen bialdu beharko dabe akademiakideek horreetako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan libururen batek jasotako botoen % 40 bereganatuko baleu, 111 Akademiak horixe izentauko leuke 2020ko saridun. Kopuru horretara heltzen dan lanik ez balego, barriz, boto gehien jasotako bi finalera pasauko litzatekez.

Lehenengo botazino txandan 92 akademiakidek emon dabe botoa. Urtero legez, bigarren eta, holakorik balego, hirugarren txandetan kopuru horrek gora egitea espero dabe Akademiako arduradunek, botazino prozesua aurrera joan ahala handitzen joaten baita irakurketan eta ondoriozko botazinoetan parte hartzen daben
akademiakideen kopurua.

Akademiak, apirilaren azkenean emongo dau ezagutzera 2020ko 111 Akademiaren Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu