XIV. Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Lehiaketako deialdia zabalik

Bizkaie! 2021-03-16 12:15   Kulturea

Modalidade bi dagoz, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa.

Bilboko Udalak deialdia egin dau XIV. Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizinoan lehenengo aldiz, Ángela Figuera idazlea gogoratuko dau sariketearen izenak, orain arteko Blas de Oterogaz batera. Era horretara, XX. mendeko Bilboko poeta garrantzitsuenetako bi omenduko ditu aurrerantzean.

Ángela Figuera (1902-1984) Gerra Zibilaren osteko gaztelaniazko olerkaririk nabarmenentako bat izan zan, inplikazino literario zein politiko handikoa. Bere sasoiko idazle ezagun ugari ezagutu zituan, tartean Blas de Otero bera, eta baita Gabriel Celaya, Pablo Neruda, Gabriel Aresti eta beste asko be. Poesian, hamar bilduma argitaratu zituan, eta umeentzako literaturan be ibili zan.

Kontuak kontu, Blas de Otero-Ángela Figuera Lehiaketan parte hartu nahi dabenek maiatzaren 30era arteko epea dabe olerkiak bialtzeko. Aurten online baino ez ditue testuak onartuko. Euskerazko modalidaderako, hemen lanak bialtzeko jarraibideak; gaztelaniazko atalerako, hemen

Gaia, errima eta neurria libreak dirala azaldu dau Bilboko Udalak, baina luzeran, 500 eta 1.000 ahapaldi artekoak onartuko ditue. Mundu guztiko jenteak hartu leike parte modalidade batean zein bestean. Irabazle bakotxari 5.500 euro emongo deutsez. 

2020ko edizinoan, euskerazko modalidadean, Jokin Erkoreka Abiok irabazi eban, Banda obreagaitik. Olerkion egiturearen zehaztasuna eta biribiltasuna nabarmendu zituan epaimahaiak. Gaztelaniazkoan, Sergio García Zamora kubatarrari emon eutsen saria, Los maniquíes enfermos lanagaitik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu