Sherpa.ai enpreseak 8,5 miloe dolarreko finantzazinoa lortu dau
2021-03-16 08:00 Pil-pileanHazkundea bizkortzeko eta konpainia Europan eta mundu osoan finkatu eta sendotzea da helburua.
Oraintsu Sherpa.aik abiarazotako Adimen Artifizialeko plataforma barriaren potentzialak eta bere AAeko zerbitzuak erabilteko sinatutako akordioek konpainiako inbertitzaileak animau ditue, besteak beste, Marcelo Gigliani (Apax Digitaleko Managing Partnerra), Alex Cruz (British Airwayseko presidentea) eta Mundi Ventures kapitala handitzeko eta beste inbertitzaile barri batzuk erakarri ditu, berbarako, Ekarpen.
Sherpa.airen eta PRISA taldearen (EL PAÍS, AS, CincoDías eta Huffington post gaztelaniaz) arteko aliantza estrategikoa iragarri zan, Sherpa.airen AA plataformea erabilteko eta teknologia horri esker emoitzak eta bezeroaren gogobetetasuna hobetzeko helburuakaz.
PRISA taldeaz gan, beste multinazional batzuekaz akordioak zarratu dituela iragarri dau konpainiak eta laster euren teknologia erabilteko akordioen barri emongo dauela.
Garagarrilean, Sherpa.aik munduko punta-puntako AAeko zerbitzuen plataformea kaleratu eta 2020 Sherpa.ai keynotean aurkeztu eban. Plataforma horreek Adimen Artifizialeko hiru eremu hartzen ditu: datuen pribatutasunari aplikautako AA, datuen pribatutasunerako merkatuko plataformarik osoena bihurtu dana. Adibidez, segurtasunari, biometriari edo osasun-sektoreari jagokenez, gaixotasunen diagnostikoan eta sendabidean aurrera egitea ahalbidetzen dau, pazienteen datu pribatuak konpartidu barik.
Bigarren, gomendio eta aurreikuspenari esker bideratutako AA. Honek ahalbidetzen dau enpresek zein komunikabideek, eduki digitalen konpainiek edo retail sektoreko enpresek beren gustu eta lehentasunakaz bat datozen produktu edo zerbitzuei buruzko edukiak personalizetako eta erabiltzaileei gomendioak egiteko gaitasuna izango dabela. Teknologia honek industrian eragin handiko aplikazinoak be baditu, adibidez, mantentze prediktiboan, baita eraginkortasun energetikoan be.
Eta hirugarren eremua alkarrizketetara aplikaturiko AA da. Honetan, adibidez, konpainiek Sherpa.airen teknologia erabili leikie euren produktuak, automobilak, makinak, aplikazinoak edo webguneak ahotsaren bidez funtzionetan dauen laguntzaile personalizatu bat izan deien.
Xabi Uribe-Etxebarria, Sherpa.airen sortzaile eta CEOaren adierazpenetan, oso pozik gagoz finantzaketea lortuta eta merkatuan gure AAeko plataformeak jaso dauen harrereagaz. Konpainia ugari hurreratu jakuz, akordio bat lotzeko helburuagaz. Aliantza inportanteak lotzen gabiz, nazinoarteko hazkunde-prozesua bultzatzen laguntzen deuskuenak.
Sherpa.ai
Bilbon eta Silicon Valleyn egoitzea dauena, Adimen Artifizialeko zerbitzuen konpainia liderra da. Eskaintzen dituan zerbitzuen artean, marka zuriko Alkarrizketa Laguntzaile Digitala, teknologia prediktiboak eta munduko datuen pribatutasunari aplikautako framework-a nabarmentzen dira.
Google, Amazon, Microsoft eta IBM enpresakaz batera, Adimen Artifizialeko munduko 10 enpresa garrantzitsuenetakotzat jo dabe Sherpa.ai.
Xabi Uribe-Etxebarria
Bizkaitarra serieko ekintzailea da, Adimen Artifizialeko erreferente globala eta Adimen Artifizialeko zerbitzuetan liderra dan Sherpa.ai enpresearen sortzailea eta CEOa. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu Xabik. Nabarmentzekoa da MIT Technology Reviewk 35 urtetik beherako barritzaile onenei emondakoa. Era berean, Los 100 del año zerrendan sartu eben Iberoamerikar munduan eragin handiena izan eben 100 personen artean. Gainera, Oxfordeko Unibersidadeko Saïd Business Schooleko aholkularia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!