Apirilaren 15era zabalik dago Komisario Barriak 2021 deialdian parte hartzeko epea

Bizkaie! 2021-03-15 12:36   Kulturea

Interesdunek zentro bakar bat aukeratu beharko dabe proiektua aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Azkuna Zentroa – Alondiga Bilbao-k eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak alkarregaz atontzen dabe Komisario Barriak 2021 proiektua. Komisariotzearen praktikea lantzea eta profesional barriak sortzen eta finkatzen laguntzea da ekimenaren helburua.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 30.000 euro bideratzen ditu deialdi honetara eta, beraz, proiektu bakotxera, gehienez, 10.000 euro. Aurten, 2020an bezela, hiru beka dituan deialdia aurkeztu dabe, hau da, zentro laguntzaile bakotxeko beka bat. Bakotxak bertako jarduereari lotutako lan-arlo berezi bat propoibuko dau:

· Artium Museoa: komisariotzearen dimensio historiko eta narratiboaren garrantzia batzen daben praktika kuratorialak ikertzea eta jorratzea dau helburu; Euskadin praktika artistikoen testuingururako garrantzitsuak izan diran azterlan espezifikoen kasuak, artisten ibilbideak, testuak, erakusketak, espazioak eta bestelako ekimenak.

· Azkuna Zentroa-Alondiga Bilbao: kultura-kuradoretzearen aldeko apustua egin dau, eremu zabal bat hartuz. Proponidutako komisariotzeak ikuskera artistiko jakin bat dau eta horren arabera erakusketak edo beste edozein gailuk edo metodologiak funtzionauko dau diziplina batetik bestera igarotzeko kapitulu lez, betibe aurretiazko ikerketen eta ezagutzen eraginpean.

· Tabakalerak formatu digitalean oinarritutako proposamena eskainiko dau. Eremu digitalerako online erakusketak, mikroguneak, esku-hartzeak, argitalpenak edo arte-sorkuntza digital barriak jorratzeko proiektu kuratorialak ditu ardatz.

Komisario Barriak 2021 deialdia komisariotzearen esparruan interesa eta profesionaltasun-bokazinoa daben personei zuzenduta dago: historialariak, artistak, komisarioak eta nazinoarteko ikertzaileak edo ikerketa-arloko bestelako profesionalak.

Interesa dabenek zentro bakar bat aukeratu beharko dau proiektua aurkezteko. Persona berak ezin izango dau proiektu bat baino gehiago aurkeztu zentroetara. Eskabideak aurkezteko epea gaurtik (martiaren 15a) apirilaren 15era egongo da zabalik. Deialdiaren baldintzak Artium, Azkuna Zentroa eta Tabakaleraren web orrialdeetan konsultau daitekez.

Komisario Barriak

Proiektu honen jatorria Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzan dago. Komisario Barriak programea Artiumegaz eta Montehermoso Kulturuneagaz (Vitoria-Gasteiz), Azkuna Zentroagaz (Bilbo) eta Tabakaleragaz (Donostia-San Sebastian) lankidetzan sustatu zan, komisariotzeari lotutako lanbide-karrereari ekin gura eutsen gazte interesdunei laguntzeko. Kultur Uriburutza amaitzean, erakundeek testuinguru horretan sustatutako proiektu batzuekaz jarraitzea erabagi eta Komisario Barriak legatu horren barruan hautatutako bat izan zan.

Igaz, 2020ko edizinoan honako proiektu honeek babestu ziran:

· Artium Museoa: Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan Ane Lekuona, Itziar Gutierrez eta Iñigo Gómez Egiluz-ena.

· Tabakalera: #Ágora / Cemento / Codigo Lekutan-ek aurkeztua (Andrea Estankona eta Juan Pablo Ordúñez - MawatreS).

· Azkuna Zentroa: Espacio Públic(itari)o (espacio público /espacio publicitario) Mario Paniegorena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu