Bilboko ostalaritzako bonuen kanpainea gaur hasiko da
2021-03-15 09:08 Pil-pileanMartiaren 15ean aktibauko da www.bonobilbao.eus webgunea arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Ostalaritzako Bilboko Bonuak eskuratu ahal izango ditue herritarrek; danetara, 110.000 bonu kaleratuko ditue, udalak esleitutako milioi bat euroko aurrekontuari esker. Mueta biko bonuak dagoze, 10 eta 20 eurokoak eta Bilboko udalak zenbatekoaren erdia pagauko dau.
Ostalaritzeari zuzendutako Bilboko bonuen kanpainea astelehenean hasiko da www.bonobilbao.eus webgunea martxan jarten danean. Beraz, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bilboko Udalak kaleratuko dituan 110.000 bonuak eskuratzen hasi ahal izango dira herritarrak. Erakundeak miloe bat euroko aurrekontua bideratu dau horretarako.
#BonoBilbao programa orokorreko lau ekintza nagusietako bat da. Programeari igaz ekin jakon merkataritzako eta kulturako bonuekaz batera (turismokoak kaleratu barik dagoz oraindino), eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren neurrietako bat da. Alderdi guztiek Covid-19ari aurre egiteko adostutako plan hori ezin izan zan sektore horretan aplikau pandemiari lotutako araudiaren ondorioz ostalaritza-establezimenduak zarratuta egon ziralako.
Barritasunak
110.000 bonu horreek 2021-03-15etik aurrera eta 2021-06-30era arte (edo agortu arte) eskuratu ahal izango dira eta trukatzeko azken eguna 2021-07-31 izango da. Gogoan izan behar da persona bakotxak (NAN bakotxak), gehienez be, 20 bonu eskuratu ahal izango dituala lau kanpainetarako (merkataritzea, kulturea, ostalaritzea eta turismoa). Erosketa bakotzean 4 bonu erabili ahal izango dira eta atxikitako establezimenduetan erabilteko, papelean edo QR kodeagaz aurkeztu beharko da bonua.
Sektoreagaz batera egindako aurkezpen-ekitaldian alkateak dagoeneko azaldu dauen legez, barritasun garrantzitsu asko jaso dira, besteak beste, sektorean bonu-eredu horreek erabilten dan lehenengo aldia da eta, horrenbestez, kudeatzeko eta gauzatzeko web-plataforma bat sortu da: www.bonobilbao.eus. Webguneak edegita jarraituko du kanpainea amaitu arte edo bonuak agortu arte, nahi daben ostalaritzako establezimenduek bat egin deien.
Era berean, herritarrek establezimendua aukeratu beharko dabe webgunean bonua erosten dabenean, baina, halan da be, beren-beregi emongo dira barrutien artean, uri osoan konsumiduten dirala bermatzeko. Sistema horren bitartez, laguntzak ahalik eta lokal gehienetara arin eta zuzenean heltzea lortu nahi da, nahiz eta pandemiagaitik zarratu behar izan edo edukieran murrizketak egon. Horretarako, webgunean erosketak egin ondoren ostalariak bonu bakotxaren % 50 jasoko dau, hau da, udalaren zatia, bezeroaren bonua oraindino konsumidu barik egon arren. Establezimendu bakotxari emongo jakon zenbatekoari jagokonez, gehienez, 6.000 euro jaso ahal izango ditue herritarrek trukatutako bonuetan.
Kanpainearen ezaugarriak
Bonuak eskuratzeko baldintzak dira: edadez nagusia izatea, erroldauta egotea edo bisitan egotea eta erosteko momentuan NANa edo AIZa erakustea.
Aurreko kanpainetan bezela, tiketaren zenbatekoa bonuen zenbatekoaren parekoa edo handiagoa izan beharko da; hau da, oso-osorik agortu beharko da konsumizino bakotxean. Era berean, bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazinoren batek martxan jarten dauen beste edozein muetatako bonuakaz.
Laguntzak establezimenduetara arin heldu daitezan, astero egingo dira ordainketak:
Lehenengo % 50 (udalaren zatia) bonua erosten dan momentuan pagauko da eta beste erdia bezeroak konsumiduten dauenean.
Ostalariek bat egitea
Ostalaritzarentzat oso erraza izango da kanpaineagaz bat egitea, www.bonobilbao.eus webgunean zehaztutako pausuak baino ez ditue egin beharko eta. Konsultak eta dudak bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez argitu daitekez, baita telefono bidez be: 94 420 53 95. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Ostalaritzearen sektorearen barruan dagoan edozein enpresa-jarduera bat dauen persona fisiko edo juridikok emon leiike izena, jenteari edegita dagoan establezimendu bat badauka Bilbon eta ekonomia-jardueren gaineko zergearen epigraferen batean jagokon altea emonda badau: jatetxeak, kafetegiak, kafeak eta tabernak janariagaz eta janari barik, izozki-dendak eta hortxata-dendak, jantza-aretoak eta diskotekak, saltoki handietako establezimenduak...
Era berean, Bilbon zenbait establezimendu daben negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango ditue, banan-banan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!