Karlos Aretxabaletak irabazi dau Kaixomaitiaren I. Kontaketa Erotikoen Lehiaketea

Bizkaie! 2021-03-15 07:50   Kulturea

Adiorik ez kontaketea saritu dau epaimahaiak.

Astegoienean egin da da Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen babesari esker atondutako lehenengo Kontaketa Erotikoen lehiaketearen sari-banaketa ekitaldia, Elkarrek Donostian dauen Fermin Calbeton kaleko dendan.

2020ko zemendian hasierea emon jakon lehiaketan 83 idazlek hartu dabe parte eta 8 finalista aukeratu zituen Dorleta Kortazar Ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus eko arduradunak osotutako epaimahaiak.

Zortzi finalistak saritzeaz gan, beste sari bi be emon dira, lehiaketearen oinarriak bete ez izan arren, egindako lana autortzeko.

Kontuak kontu, sari berezi biak emon dira hasieran: Ander Varelari Zortzigarren artea testuagaitik eta Galder Guenagari Berotariko Euskal Hiztergia testuagaitik.

Jarraian 8. sailkatutik 4. sailkatura bitarteko idazleei emon jakez epaimahikideen eskutik, sariak. Holan sailkatu dira 5 finalista honeek:

4.- Hostoen Jolasa - Garazi Basterretxea
5.- Barrak eta barroteak - Perlata Kolektiboa
6.- Musika ulertezin batek - Maider Barañano
7.- Gizon baten itzala - Maddi Loiti
8. - Gatza - Hegoa Alvarez Zorroza

Zazpi idazle horreek sari bera jaso dabe: 100€ko balioko Elkarren opari txartela eta Elkar Argitaletxearen liburu bilduma bat.

Jarraian 3 finalisten txandea etorri da:

3. saria, Joxemari Urteagak jaso dau, Metro bateko tartea izeneko kontaketeagaitik, Kaixomaitia.eusek emondako 250€ko sari ekonomikoa, elkar opari txartela (100€) eta liburu bilduma bat jaso ditu

2. saria Irati Goikoetxeak irabazi dau, Gizarte Egitura izeneko testuagaitik. Iratik kaixomaitiaren eskutik jaso dau 500€ko sari ekonomikoa, elkar opari txarela (100€) eta liburu bilduma bat.

Azkenik irabazlearen txandea izan da eta aurten Karlos Aretxabaleta Txapel izan da Kaixomaitia.eus en lehenengo Kontaketa Erotikoen leihaketearen irabazle Adiorik ez kontaketeagaitik. Karlosek kaixomaitia.eus en 1.000€ko sari ekonomikoa, elkar opari txartela (100€) eta liburu bilduma bat jaso ditu.

Saritutako testu guztiak kaixomaitia.eus en blogean irakurri daitekez hemen.

Gainerako testuak, barriz, urtean zehar publikauko dira blogean bertan, horreetako batzuk podcast moduan egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu