'Erriberako Soinuak'-en bitartez musika tresna bihurtuko dira Erriberako Merkatuko eskailerak
2021-03-12 10:43 Pil-pileanBilbao Aurrera Planean jasotako sormen eta kultura-proiektuetako bat da.
Martiaren 15etik, astelehenetik apirilaren 15era, eguastenera, eskailera musikolorista bat izango da Erriberako Merkatuko eskaileretan. Erriberako Soinuak da instalazinoaren izena eta Bilbao Aurrera 2020 Planaren barruan kultura eta sormen-industriari zuzendutako laguntzen deialdian Bilboko Udalak hautatutako sormen eta kultura-proiektuetako bat da.
Merkatuko erabiltzaileek Erriberako Merkatuko eskailerak zapaltzen dituenean, kolore bati lotutako dardara bat sortuko da eta horrek, aldi berean, soinuak bialduko ditu, kanpaiena, pianoarena, tronboiarena, kontrabaxuarena, bibrafonoarena, organoarena, txalapartearena, saxofoiarena edo sitarrarena, besteak beste. Soinuak ordu erdiro entzungo dira 09:00etatik 19:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!