Kaixomaitia, Kontaketa Erotikoen Lehiaketea azken txanpan sartu da

Bizkaie! 2021-03-12 10:08   Kulturea

Martiaren 13an emongo ditue sariak.

Kaixomaitia.eus 2007 an sortu zan euskaldunon hartu-emonetarako webgunea legez eta egun mueta honetako euskerazko bakarra izaten jarraitzen dau.

2015. urtean bloga sortu eban atariak bere helburuen artean ditualako, besteak beste, euskerazko edukiak sortzea eta zabaltzea, berbarako, personen arteko hartu-emon afektibo eta sexualagaz dituen ardurak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Sinistuta baitago euskerearen normalizazinoaren bidean ezinbestekoak dirala euskerazko edukiak sortzea eta sarean be zabaltzea.

Aurten lehen aldiz Elkar argitaletxearen babesari esker, Kontaketa Erotikoen Lehiaketea atondu dau. 202ko zemendian hasi eta 83 testu jaso ditue eta Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus eko arduradunak osotutako epaimahaiak datorren zapatuan, eguerdiko 12:00etan, Elkarren Fermin Kalbeton dendan jakinarazoko dau urtarrilean aukeratutako 8 finalisten artean zeintzuk diran irabazleak.

Kontuak kontu, 8 finalisten testuak irakurgai dagoz kaixomaitia.eus atariko blogean hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu