Xake Produkzinoak konpainiarentzat izan da XXI. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2021-03-10 08:49   Kulturea

Epaimahaiak aho batez aukeratu dau Fadoak entzuten zituen gizona obrea.

'Fadoak entzuten zituen gizona' | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak urtero emoten daben Donostia Saria, aurten, Xake Produkzinoak konpainiak irabazi dau. Konpainia profesional batek 2020an estreinautako euskerazko antzezlanik onena saritzea izan da XXI. edizino honetako asmoa. Epaimahaiaren ustez, Xakek irailean aurkeztutako Fadoak entzuten zituen gizona lanak merezidu dau ohore hori.

Maskulinidadearen gaia oso ondo lantzen dau eredu desbardinak erabiliz eta normalean emakumeagaz lotzen dan kantu bat, fadoa, abiapuntutzat hartuta, adierazo dau epaimahaiak, bere ebatzia arrazoitzeko orduan. Horrezaz gan, kontakizuna bera be txalotu dau epaimahaiak, izan be, ohikoa ez dan pertsonaia bat argumentutik kanpo sartzen dau, originaltasun handiz, eta oholtza ganean emoitza erakargarria da, ikutu surrealista eta guzti. Aho batez emon deutse saria Fadoak entzuten zituen gizona-ri.

Saria emoteko ekitaldia martiaren 27an egingo dabe, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 18:30ean. Lehenengo, oroigarria emongo deutse irabazleei, eta, ondoren, obra irabazlea antzeztuko dabe Xakekoek. Martiaren 27a Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna da.

Kepa Errastik eta Xabier Ormazabalek 2015ean sortu eben Xake Produkzinoak. 2020ko irailean aurkeztu eban konpainiak Fadoak entzuten zituen gizona, eta harrezkero biran dabiz, Getari Etxegarai zuzendari dala. Aktoreak Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti eta Ane Gabarain dira. Ikusi obrearen aurrerapen bideoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu