Basque Team, Emakunderen erakunde laguntzaile

Bizkaie! 2021-03-08 13:30   Kirola

Goi mailako kirolean bardintasunaren alde fundazinoak egin dauen lanari autortzea da.

Basque Teamek babesten dituan kirolarietako batzuk, gizonak zein emakumeak (argazkia: Basque Team) | Ikusi handiago | Argazki originala

Goi mailako edo eliteko euskal kirola babestu eta bultzatzeaz arduratzen dan Basque Team Fundazinoa, aurrerantzean, Emakunderen erakunde laguntzaile izango da, orain dala aste batzuk onartu zan dekretuaren arabera. Emakumeen eta gizonen arteko desbardintasunak ezabatzeko lanean dabizan erakundeek jasoten dabe autortza hori.

Emakundek aintzat hartu ditu Basque Teamek emakumeen eta gizonen bardintasunerako politikak martxan jarteko azken urteotan hartu dituan konpromisoak, goi mailako kirolean be horren aldeko kontzientziazinoa eta jarduerak behar-beharrezkoak diralako oraindino. 

Hain zuzen be, emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna beren-beregi aitatzen da Basque Teamen balioen artean. Fundazinoak Bardintasunerako I. Plana eginda dauka, eta lehendik be lankidetzan ibili da Emakundegaz. Emakumeen eta gizonen bardintasunaren aldeko kanpaina instituzional nagusietan hartzen dau parte modu aktiboan, eta jarduera guztietan genero-ikuspegia izaten dau gogoan. 

Praktikan, bardintasunaren aldeko lana ardatz bitan lantzen dau Basque Teamek: emakumeen kirol-erreferenteak babestea eta ikusiarazotea; eta kirolariei laguntzeko zerbitzuetan genero-ikuspegia jagotea. Erreferenteak sortzeko lanean, emakumeen lorpenei zabalkundea emoten jake, gizonen mailan. Goi mailako kirolean dabizan gizonezkoak eurak be, bardintasunaren aldeko lanera batzen ditu Basque Teamek.

Beka eta prestakuntzako jardueretan, emakume eta gizon kirolarien presentzia parekatuta dagoz baliabideak eskuratzeko orduan. Proiektu estrategikoak martxan jarteko momentuan be, fundazinoa euskal kirol-federazinoeredu da arlo horretan. Talentuak sustatzeko bikaintasun-proiektuen kasuan, emakumeak egtea beharrezkotzat joten da.

Bestalde, Basque Teamek, Eusko Jaurlaritzeagaz eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeagaz alkarlanean, Zure Taldekoak Gara zerbitzua emoten dau. Kirolean sexu-jazarpena eta sexu-abusuak jasaten dituenei informazinoa eta arreta espezializadua emoten deutse. Zerbitzu hori herritar guztien eskura dago, goi mailako kirolari ez diranentzat be bada. Batez be, sexu erasoak jasan leikiezan ume eta emakumeak ditue gogoan zerbitzu honen bultzatzaileek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu