Bilboko Eztabaidak Literatureagaz zikloak Marta Sanz eta Álvaro Arbina batuko ditu
2021-03-08 12:31 KultureaMartitzenean, hilak 9, izango da saioa.
Nobelak idazterakoan pertsonaiak zelan eregiten diran aztertuko dabe Marta Sanz eta Álvaro Arbina idazleek martitzenean, hilak 9, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen dauen Eztabaidak Literatureagaz zikloaren hurrengo hitzorduan. Teresa Abajo kazetariak egingo dau moderatzaile lana.
Elebarriak idazteko orduan, idazle bakotxak bere moduak eta bideak daukaz pertsonaiak modu egoki eta sinesgarrian eregiteko. Martitzeneko saioan, matxismoak emakumezko pertsonaiak sortzeko orduan euki leiken pisua jorratuko dabe Sanzek eta Arbinak, baita bigarren mailako pertsonaiak ondo eregiteak istorioari egiten deutsan mesedea be. Horrezaz gan, idazlearen, irakurleen eta pertsonaien arteko hartu-emonez egingo dabe berba.
Marta Sanz Literatura Garaikidean doktorea da, eta hainbat nobela idatzi ditu: El frío, Lenguas muertas eta Los mejores tiempos, besteak beste. Ganera, Éramos mujeres jóvenes y Monstruas y centauras eta No tan incendiario saiakerak be berak eginak dira. Idazteaz gan, hedabideetan ohiko kolaboratzailea da.
Álvaro Arbina gasteiztarra, ostera, arkitektoa da, idazlea izateaz aparte. Gehienbat nobela historikoak idazten ditu, adibidez, La mujer del reloj, La sinfonía del tiempo eta Los solitarios. Arkitektura ikasketak EHUn egin zituan, Donostian.
Bidebarrieta liburutegiko saioa 19:00etan hasiko da. Aurretik dobako gonbidapena eskatu behar dabe joateko asmoa dabenek, edukierea eta osasun neurriak zorrotz bete behar diralako. Bestela, ekitaldia streaming bidez be emongo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!