Zortzi Goya Euskal Herrira
2021-03-08 07:40 ZinemeaAkelarre filmak bost eta Ane-k beste hiru eroan ditu.
Akelarre filmak, bost Goya sari irabazi ditu (Jantziak, Efektu Bereziak, Makillajea eta Ule-apaintzea, Jatorrizko Musikea eta Zuzendaritza Artistikoa) eta Ane-k beste hiru (Gidoi Egokitua, Aktore Barri Onena, Aktore Emakume Onena)), Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria eskuratu dau, eta Jone Laspiur donostiarrak aktore barri onenaren saria. Pilar Palomeroren Las niñas pelikulak film onenaren saria irabazi dau, baina Akelarre-k batu dau sari kopururik handiena.
Espainiako Arte eta Zinemagintza Zientzien Akademiak XXXV. Goya sariak emon ditu, bigarren aldiz Malagan. Antonio Banderas eta Maria Casado ibili dira aurkezle lanetan. Izendatuek eta sarituek modu telematikoan parte hartu dute koronabirus pandemiaren ondorioz.
Patricia Lopez Arnaizek eskerrak emon deutsee bere lagunei eta familiari: "Nire ibilbidea handiago egiteagatik, eta munduan harrera beroagoa dodala sentiarazoteagatik. David Perez Sañudo zuzendariaren figurea goraipatu dau, "hainbeste emon deutson pelikula polita eta personaia ederra egiteagaitik.
Kontuak kontu, Jone Laspiur donostiarrak aktore barri onenaren saria eskuratu dau 'Ane' pelikulan egindako lanagaitik. Era berean, David Perez Sañudok eta Marina Pares Pulidok gidoi egokitu onenaren saria irabazi dabe aitatu pelikulan egindako lanagaitik.
Ikus-entzunezkoetan 2020an debutau eban Jone Laspiur aktore gazteak bere ibilbidean lagundu deutsen personei eskerrak emon eutseen, batez be, bere amari, "dan lakoa izateagaitik, berezkoa izateagaitik eta nire sormena eta artea beti elikatzeagaitik. Ama asko maite zaitut, benetan", erantsi dau.
Beste alde batetik, Angela Molinak irabazi dau Ohiorezko Goya Saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!