Mikel Laboaren 'lekeitioak', Donostiako Tabakaleran
2021-03-04 09:54 KultureaItxaro Borda, Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio arduratu dira zikloaren egitaraua atontzeaz.
Martiaren 5ean eta 6an egingo ditue Donostiako Tabakaleran Hizketaldi handia, non dago Lekeitio? izenburuko jardunaldiak. Laster Tabakaleran bertan zabalduko daben erakusketearen harira dator zikloa, eta Mikel Laboak sortutako pieza esperimentalak, lekeitioak izenekoak, izango dira egitarauaren abiapuntu eta ardatz. Laboaren sorkuntzea oinarri, musikea, kulturea, ahozkotasuna, tradizinoa, abangoardia eta abar jorratuko ditue, ikuspegi barritzaile batetik.
Itxaro Borda idazlea, Xabier Erkizia soinu-artistea eta Maialen Lujanbio bertsolaria ibili dira egitaraua atontzen, bakotxak bere arlotik eraginda. Ganera, egun bietako saioak aurkeztu eta gidatzeaz arduratuko dira. Berbaldiak, mahai-inguruak, proiekzinoak, performanceak... dagoz programazinoan, bertoko eta kanpoko sortzaileak protagonista dirala.
Lehenengo egunean, martiaren 5ean, zikloaren aurkezpena egin eta gero (18:00), Lawrence Abu Hamdanen Walled Unwalled filma proiektauko dabe, eta Frédéric Jouanlongek Karawane performancea aurkeztuko dau, Hugo Ballen testuan oinarrituta.
Zapatuan, hilak 6, egun osoko egitarau zabala dakar zikloak. Lehenik eta behin, goizean, Hitz ezin/hitz egin izeneko mahai-ingurua gidatuko dau Itxaro Bordak. Ondoren, Beñat Achiaryren kontzertua eta Antonio Casadoren, Juan Gartziaren eta Juan Gorostidiren berbaldiak etorriko dira.
Bazkalostean, Ze distantzia behar du mirak? izango da Maialen Lujanbiok gidatutako mahai-inguruaren izenburua. David Toop, Karine Etxeberri, Iván de la Nuez eta Bernardo Atxagaren berbak entzun ahal izango dira gero. Zikloko azken berbaldia, Xabier Erkiziak zuzendutako Belarriaren amilizuak izango da. Ostean, Raul Cantizanoren kontzertua, eta zikloa biribiltzeko, honeek konbidaduak: Hannah Silva, Alessandro Bosetti, Ainara Santamaria eta Ramon Lazkano.
Egitarau osoa eta zehaztasun gehiago hemen.
Aforo kontuak dirala eta, Tabakalerako saioetara joan nahi dabenek gonbidapenak eskatu behar ditue aurretik (hemen). Bestela, online be emongo ditue jardunaldiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!