Bagilaren 6an, Bastidan egingo da Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Bizkaie! 2021-03-04 09:17   Kulturea

Hazitik gora! lemapean etorriko da.

Euskal Eskola Publikoaren lantaldean dabiz Arabako Errioxako sei ikastetxe publiko: Bastida, Eltziego, Lantziego ikastolea, Ramiro de Maeztu eskolea (Oion), Victor Tapia eskola (Laguardia) eta Samaniego institutua (Laguardia).

Aurten ezingo da jai jentetsurik egin baina argi geunkan Bastida eta Arabako Errioxako eskola publikoek autortzea behar ebela egiten dabizen esfortzu handiagaitik eta guretzat urtero egiten dogun Jaia da autortzarik handiena.

Ez gara zerotik hasten. Orain urtebete oso aurreratua geunkan egitaraua eta orain egungo egoerara egokitzea jagokunez, horretan gogotsu ibiliko gara datozen hileotan.

Horrezaz gan, apirilaren amaieran aurkeztuko ditugu aurtengo Jaiaren abestia eta bideoa, txoko guztietara heldu daiten Hazitik gora! Jaia.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu