Aimar Arriolak eta Camile Tellezek 'Transicion Primaveral' proiektua jorratuko dabe

Bizkaie! 2021-03-03 13:47   Kulturea

Bilboko Azkuna Zentroan, martiaren 4an izango da.

Azkuna Zentroak Transición Primaveral proiektua erakutsiko dau datorren eguenean, martiaren 4an, zentroko auditorioan. Camila Téllez artista orotarikoa da eta gaur egun proiektua lantzen dabil Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa bereziaren barruan.

Proiekzinoaren ostean, Aimar Arriola Azkuna Zentroko ikertzaileagaz berba egingo dau. Transición Primaveral proiektua banpirismoaren ingurukoa da, queer/kuir, autobiografia eta gorputzearen oroimenari jagokenez. Ikerketa honetan, Eszter Katalin artista laguntzaileak egindako alkarrizketa batzuen bidez, artisteak bere umezaroko esperientziaren remake moduko bat proponiduten dau, haren banpirismoaren kontakizun personala birkonektetako eta birkonfiguretako. Alkarrizketa horreetan, galderak agertzen dira barriro irudi-ezari, erreflexuari, desioari, mugeari, indarkeriari eta fikzinoari buruz, performatibotasunetik erantzuteko. 

Camila Tellez (Santiago, Txile, 1982)

Bilbon bizi da. Diziplinarteko artistea. Orain arte egindako lan artistikoan, hainbat identidade-adierazpen ikertzen ditu, bizi izandako espazioetan, baita ikusleen arteko hartu-emon ikusezinak be, lekuetako bitartekaritza-proposamen desbardinetan.

Eszter Katalin (Budapest, 1991)

Ikus-entzunezkoen artistea da. Vienan eta Bilbon bizi da. Praktika artistikoa ikuspegi queer eta feministatik lantzen dau, subjektibotasunen irudikapen soziopolitikoa auzitan jarriz. Tabakalerako artista egoiliarra izan zan (2019) eta gaur egun Bilbao Arte Fundazinoko egoiliarra da (2020).

Forma bat desira bat Aimar Arriolarena

Jarduera hau Aimar Arriola ikertzaile AZ-kidearen proiektuan kokatzen da. Proiektu horretan, queer ikuspegien eta artearen arteko loturea ikertzen da, zentroko programazinoaren barruan. Ikerketa honen metodologia nagusia hainbat artistagaz berba egitea da. Alkarrizketa horreek testu formatuko alkarrizketetan eta parte-hartzaileen ardurapeko produkzino iragankorretan gauzatzen dira.

Martiaren 4an, eguenean, izango da, 18:30ean. Sartzea doban, aurrez izena emonda, leku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu