Abellaneda eta Truebari buruzko erakusketea ezagutzeko bisita gidatuak atondu ditue
2021-03-02 11:51 KultureaMartiko eguen eta astegoien guztietan egingo dira.
KULTUREM ekimenaren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen esku dagoan Abellanedako Enkarterriko Museoak, martian zehar egingo dan bisita gidatuen programea antolatu dau jente guztiarentzat. Antonio Trueba, Bizkaiko Kronista aldi baterako erakusketea eta Abellanedako monumentu-moltsoa ezagutzeko aukera parebakoa izango da.
Dobako bisita gidatu horretan, Enkarterriko Museoko teknikariek Antonio de Trueba Bizkaiko XIX. mendeko intelektual garrantzitsuenetako baten bizitzearen eta lanaren ganeko informazinoa emongo dabe. Haren gaiak, lekuak, personaiak, kontraesanak eta, zelan ez, munduaren eta bere buruaren ganean eukan ikuspegia ezagutuko doguz.
Bisita egunak:
• Martiak 4, eguenean, 18:00etan.
• Martiak 7, domekan, 12:30ean.
• Martiak 11, eguenean, 18:00etan.
• Martiak 13, zapatuan, 12:30ean.
• Martiak 18, eguenean, 18:00etan.
• Martiak 25, eguenean, 18:00etan.
• Martiak 28, domekan, 12:30ean.
Horrezaz gan, Abellanedako monumentu moltsoaren jatorria ezagutzeko ibilbide gidatuak programau ditu museoak. Erdi Arotik XIX. mendera arte Abellaneda Enkarterriko Batzarrak hartu dituan lekua da. Abellaneda leku berezi bihurtzen daben eraikinen historian sakonduko da: Batzar Etxea, Korrejidorearen Etxea, batzarkideen Ostatua eta Aingeru Kustodioaren baseleizea, goi-lautadea kostaldeagaz lotzen eban errege-galtzadaz gan.
Bisita egunak:
• Martiak 4, eguenean, 11:00etan.
• Martiak 7, domekan, 11:00etan.
• Martiak 11, eguenean, 11:00etan.
• Martiak 13, zapatuan, 11:00etan.
• Martiak 18, eguenean, 11:00etan.
• Martiak 25, eguenean, 11:00etan.
• Martiak 28, domekan, 11:00etan
Bisita guztiak segurtasunezko arauei jarraituz egingo dira (talde txikia, maskara eta gitxieneko segurtasunezko tartea).
Dobako jarduerea izan arren, aldez aurretik izena emon behar da 946504488 telefono-zenbakian edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!