'Nekatutak', Antton Telleriaren ikuskizuna
2021-03-02 08:05 KultureaOso pozik, emozionauta nago eta Nekatutak be bai.
Bada jendea, etenbarik bromak egiten ibiltearen porasuz, sinisgarritasuna galtzen dauena. Kasu horren adibide argia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865)... Kontua da Anttonen helburua ez dala sinisgarri izatea, horretarako dagoz kazetariak [Barreka].
Anttonek nahi dauena da inguruan dabilen jenteak barre egitea, modu horretan konfiantzea sentiduten dauelako; eta konfiantzea oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez eze, diruak be emoten deutso konfiantzea eta horregaitik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru morda bat irabazteko.
Izan be, pobre biziteko... horretarako dagoz kazetariak.
Nekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploretan saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazoteko helburu bakar eta sagraduagaz, delikatuak izan daitekezan zenbait kolektibo aitatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintzea...eta, zelan ez, polemikoenak: Irakasleak.
Julen eta Antton Telleria anaiak ETB1 telebista katean Gure Kasa programan ibilitakoak zein Gaztea Irratian aurkezle lanetan dabiz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!