Getxo eta Bilboko udalek eta Athletic Club Fundazinoak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditue
2021-02-24 07:55 KirolaHitzarmenari esker Getxon gizarte, ingurumen, prestakuntza, kirol eta kultur ekintzak jorratuko dira.
Getxoko Udalak eta Athletic Club Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eta horri esker udalerrian gizarte, ingurumen, prestakuntza, kirol eta kultur ekintzak jorratuko dira. Bestalde, hitzarmenera batu dabe Getxo Garapen Jasangarriko Helburuakaz lotutako Fundazinoaren proiektuakaz atxikitzeko aukerea.
Amaia Agirre Getxoko alkateak, Álvaro González Kiroletako zinegotziak, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Jon Vázquez Eguskiza Fundazinoko zuzendari nagusiak hitzarmena berretsi dabe Getxo, Bizkaiko beste udalerri batzuekaz batera, ongile bihurtzeko, Fundazinoaren konpromisoak bereganatuz.
Gauzak holan dirala, udalerriko biztanleriak prestakuntza proiektu ezbardinen onuraz gozau ahal izango dau: aisialdiko monitore eta kirolari gazteakana zuzendutako espezializazino ikastaroak lantzeko, besteak beste, edade txikikoen babes integrala, psikologia eta nutrizinoa kirolaren arloan eta edadekoen ergonomia. Hiorrezaz gan, udalerriak kirol ospakizunak hartu ahal izango ditu, esaterako hondartzako futbol torneo bat zein Fundazinoaren programazinoa osotzen daben kultur ekintzak, irakurketa tailerrak, Thinking Footballeko filmeen proiekzinoak eta Letrak eta Futbola jaialdia.
Erakunde bietako lerro estrategiko ugari bat datoz, besteak beste, biztanleria osoaren gizarte inklusinoa, alkartasunaren sustapena zein balioakazko sensibilizazinoa uri hezitzailearen ardatz modura. Gainera, Getxoko Udala eta Fundazinoa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko alkarteen onurarako beste zeharkako kolaborazino bide batzuk jorratzen dabiz.
Bilboko Udalak eta Athletic Club Fundazioak lankidetza-hitzarmena barritu dabe
Izakera sozialeko proiektuak lantzeko, bazterketa-arriskuan edo kalteberatasun-egoeran dagozan personak gizarteratzeko helburuz, kirola integrazino-tresna legez sustatuz eta erabiliz.
Bilbao Kirolak-ek bere kirol-instalazinoak doban lagako ditu, Fundazinoak aitatu kolektiboentzako 5 proiektu jorratu daizan. Akordioaren onuradunak Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina eta Utopia alkarteak izango dira.
Horrezaz gan, Athletic Club Fundazinoak eta Bilboko Udalak alkarregaz lan egingo dabe dibersidade funtzionala daben personen inklusinorako jarduerak dinamizetan, biztanleriari oro har zuzendutako sensibilizazino-kanpainea eta ekintzak egiten, hezkuntzearen, alkartegintzearen eta osasunaren alorretako jarduerak zein kirol-jarduerak egiten Otxarkoagako auzoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!