Martxan Bilbao Aurreran hautatutako 26 kultura eta sormen proiektuak
2021-02-23 07:55 KultureaAldez aurretik emon behar da izena hemen.
Bilboko Udalak Bilbao Ekintzaren bitartez sektoreari dirulaguntzak emoteko deialdian hautatutako 26 sormen eta kultura-proiektuak aste honetan jarriko dira martxan, uribilduko auzoak apirilera arte dinamizetako asmoz.
Ekimenari esker, Bilboko Udalak gaur egungo osasun-krisiak gehien zigortu dituan sektoreetako bati babesa emoten jarraituko dau, lekuko eragileen lanari esker. Hogeita sei proiektuek, besteak beste, 6 Balore, 6 Kolore, Bilbo Milakolore, Garapenerako Zirkua, Vis a Vis Topaketak, Piztu Koloreak, Erriberako Merkatuaren Soinuak, Scintilliant, Bilbao Green Ibilbideak, Eten Barik Joten, Azokea Design eta Itsasadarra proiektuek, bat egingo dabe kulturearen eta ikus-entzunezko sektoreari zuzendutako dirulaguntzen beste poltsa bitan hautatutako 33 proiektuakaz.
Danak dagoz 2020ko lehenengo Bilbao Aurrera Planaren barruan eta 612.785 euroko zuzkidura-ekonomikoa dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!