Edegi dabe Bosteko 2021erako proiektu artistikoak aurkezteko epea

Bizkaie! 2021-02-22 10:44   Kulturea

Bosteko, arte garaikideko erakusketa ibiltaria.

Bost udaletako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean atontzen eta koordinetan dan erakusketa ibiltari bat da eta udal horreetako kultura-arduradunen bitartez egingo da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa be badauka.

Erakusketearen XXIV. edizino honetan, kulturearen ikerketa, garapen eta barrikuntzea diran sortzaile gazteen abangoardia artistikoko proiektuak koordinauta aurkeztu ahal izango ditue komisario baten bitartez, oinarrietan jasotako baldintzakaz bat etorriz.

Bosteko euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jarriko dan Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera emoteko eta zabaltzeko plataforma interesgarri bat da.

Erakusketea 2021eko irailean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da.

Bosteko 1998an sortu zan eta urte honeetan guztietan zehar 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak egon dira ikusgai eta Bizkaiko testuinguru kulturalean indar handiko erakusketa bihurtu da.

Interesdunek bost udal parte-hartzaileen posta elektronikoetan eskatu ahal izango ditue oinarriak. Bertan, edukiak ondo ulertzeko beharrezkoa dan informazino guztia jasoko da.

Antolaketea

1. Proposamena bialtzeko helbide elektronikoak:

- BASAURIKO UDAL KULTUR ETXEA. Hilario Mozo: hmozo@basauri.eus

- GETXOKO KULTUR ETXEA. Luzia Martin: lmartin@getxo.eus

- KULTUR LEIOA. Alberto Garcia: agarcia@leioa.net

- AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA. ZELAIETA. Miriam Arriaga: marriaga@amorebieta.eus

- ARRIGORRIAGA. Amagoia Garaizabal: agaraizabal@arrigorriaga.eus

2. Dokumentazinoa aurkezteko azken eguna: Martiaren 23an, 15:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu