Errotik taldeak Googaz 3.0 ekimenaren lehenengo fasea irabazi dau
2021-02-19 08:10 Pil-pileanProgrameak gazteen pentsakera ekintzailea sustatzen dau.
Programa horrek gazteen pentsakera ekintzailea sustatzen dau, scape-olgeta baten bidez gure saltoki eta negozioen tokiko erronketan sartuta.
Sopelak hirugarren urtez jarraian hartu dau parte ekimenean eta ohikoa dan legez, hiru fasetan banatuta dago. Lehenengo hau Scape the Herria izeneko scape olgeta batean oinarritu da eta hor parte-hartzaileek tokiko dendakaz lotutako olgetatan parte hartu dabe. Jarduerea goizeko 10:00etan hasi eta 20:00ak aldera amaitu zan. Danetara, 17 talde eta 46 gaztek hartu eben parte eta 11 proba egin zituen (Sopelako komertzio zaharrena topau, zehetasun batzuk beteten zituen establezimenduen erretratu batzuk egin, galdera batzuk erantzun...).
Azkenean, 3 neskez osotutako Errotik taldeak irabazi eban olgetea eta, beraz, bigarren fasean (Bizkaiko Kopan) parte hartzeko eta Bizkaiko gainerako udalerrietako talde irabazleakaz lehiatzeko aukerea izango dau.
Kontuak kontu, probintzia bakotxeko talde irabazleak 10-15 egunetan Europan zehar ibiliko, europar jokerei buruzko azterlan eta liburu bat egiteko.
Oro har, gazteen parte-hartzea eta jarrerea oso onak izan ziran. Olgetan zein idea berrien planteamenduan gogotsu jardun eben, izan be, pentsetan genduana baino denpora gehiago egon ziran proposamenak aztertzen eta, beraz, dana ondo egin gura ebela ikusi dogu, adierazo dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!