Mars 2020ko Perseverance Rover-a Martera helduko da gaur
2021-02-18 11:56 Pil-pileanMisinoan Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa-talde bik parte hartzen dabe.
Gaur gauean, 21:50 aldera, Martera helduko da Perseverance Roverra. Rover-a, NASAren ikerketa aeroespazialean dabilen AEBetako gobernuaren agentzia, Mars 2020 misinoaren barruan planeta gorrira helduko dan ibilgailu autonomoa da. Misinoan parte hartzen dabe Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa-talde bik: Bilboko Injinerutza Eskolako Zientzia Planetarioen Taldeak, Agustín Sánchez-Lavega irakasleak zuzentzen dauenak eta Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Ikerkuntza eta Barrikuntza Analitikoko IBeA Taldeak, Juan Manuel Madariaga irakasleak zuzentzen dauenak.
Misinoan parte hartzen daben ikerketa taldeek, euskal gizartearen ordezkari talde txiki bategaz batera, roverra planeta gorrian amartizatzea jarraituko dabe gaur gauean, Bizkaia Aretoan. Nasak Marten dauen misino barri honen zentzua eta euskal unibersidadeak proiektuan izango dauen parte-hartzearean harian, Urbasa Andia, Urdaibai edo Volcanoes of the Basque Country deitzen dira kraterraren zenbait koadrante orain.
Lurra planetatik urten eta sei hilebete eta erdi igaro dira eta gaur helduko da Martera Perseverance Roverra eta horren tresnetako bi lantzen eta misinoaren beste alderdi batzuk lantzen, Agustín Sánchez Lavega eta Juan Manuel Madariaga katedradunek zuzentzen dituen Euskal Herriko Unibersidadeko ikertaldeek parte hartu dabe.
Marte planeta hautagai ezin hobea da, eguzki sisteman gaur egun bizitzarik badan edo iraganean egon dan aztertzeko. Marteren erradioa Lurrak dauenaren erdia da, gitxi gorabehera; bertako egunek 24,5 ordu irauten dabe eta bere biraketa ardatzaren inklinazioa 24 gradukoa danez, urtaroen ziklo bat dau urtero, Lurrak bezela. Alabaina, Marteko atmosferea oso mehea da –gainazaleko presinoa Lurrekoaren 7 milaren ingurukoa da– eta karbono dioxidoz osotuta dago, hau da, Lurrean hainbeste kezkatzen gaituan berotegi efektuko gasaz. Oso planeta hotza da, batez beste –50 ºC-ko tenperaturea dauelako ekuatorean eta Eguzkiaren erradiazino ultramoreak gogor joten dau gainazala. Bertan bizitza topetako aukerak oso txikiak dira baina Marteren iraganak esperantzarako bidea emoten dau. Osotu ondorengo lehen 700 miloe urteetan, Lurra eta Marte oso antzekoak ziran. Marteren atmosferea lodiagoa zan orduan eta horri esker ur likidoa egoan haren gainazalean. Hori dala eta, pentsau daiteke planeta haretan nozonoz bizia egon dala.
Euskal unibersidade publikoan sarritan nabarmentzen dogu UPV/EHUren nazioartekotze-mailea eta gure unibersidadeak nazinoarteko rankinetan lortu dauen leku garrantzitsua, baina holako errealidadeek erakusten dabe gurean dogun indarra, adierazo eban Eva Ferreira errektoreak, IBeA eta Zientzia Planetarioen ikerketa taldeek egindako lan bikainagaitik eta Mars 2020 lako misio espazial garrantzitsuetan parte hartzeagaitik zoriondu aurretik.
Sanchez-Lavega irakasleak adierazo dau: Orain 4.000 miloe urte Marten ura egoala egiaztatu dogu eta ura bizitzarako beharrezko osogaietako bat da. Perseverance roverrak Jezero kraterrean egingo dau geldialdia, ibai baten delta izan zan lekuan eta, besteak beste, joaneko edo egungo bizi-aukerak ikertuko ditu. Gure taldeak planetearen meteorologiaren gorabeherak eta iragarpen metereologikoetan aurrera egiteko aukerea aztertuko ditu. Era berean, planetea estaltzen dauen hautsa karakterizetan saiatuko gara, gizakiak etorkizunean egingo dituan espedizinoei begira; izan be, haren presentzia arazo iturri etenbakoa da planetearen azalera eroatea lortu dogun tresnentzat.
IBeA ikerketa-taldearen parte-hartzea roverrari gehitutako beste tresna batean zentratzen da, SuperCam dalakoan, hain zuzen be. Juan Manuel Madariaga irakaslearen eretxiz: Tresna hau gaur egun dagoan sistema espektroskopiko konplexuena da, urrutiko analisiak egiteko eta jaso geinkezan laginetara hurreraketa multianalitikoa lortzeko. Era berean, planetatik ataratako laginak bueltetako sistemea diseinetan eta martiratzeko aukeratutako kraterra mapeetan be lagundu dogu. Horregatik Urbasa Andia, Urdaibai edo Volcanoes of the Basque Country deitzen dira kraterraren zenbait koadrante orain.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!