Sherpa.ai eta Mondragon Unibersidadeak akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2021-02-10 12:06   Pil-pilean

Business Data Analyticseko ikasleak Adimen Artifizialean etorkizuneko profesionalak trebatzeko akordioa da.


Xabi Uribe-Etxebarria

Sherpa.ai
, adimen artifizialeko zerbitzuetako enpresa liderrak eta Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Fakultadeak lankidetza-hitzarmen bat iragarri dabe, ikasleen prestakuntzea errazteko eta sasoi barrietara egokitutako praktikak ahalbidetzeko, mundu mailan punta-puntako Adimen Artifizialeko (AA-IA) teknologiagaz.

Prestakuntza-programa honen bidez, ikasleek Sherpa.aik 2020ko garagarrilean aurkeztutako AA plataformea bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe. Plataforma horrek hiru zerbitzu-arlo hartzen ditu gogoan: datuen pribatutasunari aplikautako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA eta
alkarrizketeari buruzko AA. Garapenak hainbat enpresa eta gizarte-esparrutan erabili daitekez, osasunean, energian, ikerketan edo segurtasunean; hain zuzen be, orain urte bi martxan jarritako eta 80 ikasle baino gehiago dituan Business Data Analytics graduko ikasleak izango dira ekimen honetan parte hartuko
dabenak. Programak Sherpa.aiko lantaldearen prestakuntza-ekintzak eta saio praktikoak buztartuko ditu. Saio horreetan, ikasleek teknologia probau ahal izango dabe eta APIak eta SDKak erabilten trebatu ahal izango dira, bai eta aplikazinoak modu erraz eta intuitiboan sortzen be. AA ikasleei hurreratzeko modu bat
da, sektoreko enpresa lider baten eskutik.

Adimen Artifizialean, munduko 10 konpainia aurreratuenen artean Sherpa.ai. 2020an, Google, IBM, Amazon eta Microsoftegaz batera, munduko 10 konpainia garrantzitsuenen artean sartu eben.

Erandioko konpainiak lehen mailako talentuak erakarri ditu, besteak beste, Tom Gruber, Appleren sortzaile eta Siriko CTO-ohia; Joanna Hoffman, Appleren marketin-zuzendaria izan zana eta Steve Jobsen hurreko laguntzailea; edo Celestino García, Samsungeko Presidenteorde Korporatibo ohia eta Sherpa.airen
Negozioaren Garapenerako Lehendakariordea.

Oso pozik gagoz hain puntakoa eta gurea dan unibersidade bati, Mondragon Unibersidadeari, aro barri honetara egokitzeko babesa emoteagaitik eta etorkizuneko liderren prestakuntzan parte hartzeagaitik. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dabe Adimen Artifizialak zelan funtzionetan dauen, potentzial
handiko tresnea baita eta gizateriaren eta gure planetearen erronka asko konpontzeko kapaz dana, azaldu dau Xabi Uribe-Etxebarria Sherparen sortzaile eta CEOak.

Bestalde, Lander Beloki Mondragon Unibersidadeko Enpresagintza Fakultadeko dekanoak azaldu dauenez, Business Data Analytics graduko gure ikasleentzat ezinbestekoa da teknologiari esker esperientziaz ikastea eta holako plataformek Adimen Artifizialaren teknologia praktikan erabil deien laguntzen deuskue
enpresen benetako erronketan aplikauta.

Sherpa.ai

Erandion eta Silicon Valleyn egoitza dauena, Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuen konpainia liderra da. AAeko bere zerbitzuen artean, marka zuriko alkarrizketarako Laguntzaile Digitala, teknologia prediktiboak eta munduko datuen pribatutasunari aplikautako AAeko framework-a nabarmentzen dira.

Google, Amazon, Microsoft eta IBM enpresakaz batera, adimen artifizialeko 10 enpresa garrantzitsuenetako bat da Sherpa.ai. 2019an, Tom Gruber, Siriko fundatzaile eta CTO ohia, lantaldera batu zan, 2020an, Joanna Hoffman marketin exekutiboa, Applen marketin zuzendaria izan zana eta Celestino García Samsungeko Presidenteorde Korporatibo ohia eta gaur egun Sherpa.ai-eko Negozio Garapenerako lehendakariordea dana.

Sherpa.airen Adimen Artifizialeko plataforma konpainien emoitzak hobetzeko diseinauta dago.

Sherpa.aik akordioak ditu, besteak beste, Porsche, Volkswagen, Prisa eta Samsung konpainiakaz.

Xabi Uribe-Etxebarria

Ekintzailea, Adimen Artifizialeko erreferente globala eta Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuetan liderra dan Sherpa.ai enpresearen sortzailea eta CEOa. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu Xabik: MIT Technology Reviewk 35 urtetik beherako barritzaile onenei emondakoa. Era berean, El Pais Los 100 del año zerrendan sartu eben Iberoamerikar munduan eragin handiena izan eben 100 personen artean. Gainera, Oxfordeko Unibersidadeko Saïd Business Schooleko aholkularia da.

Mondragon Unibersidadea

Kooperatiba-unibersidade praktikoa, barritzailea eta konprometitua da, personen garapenean zentrautakoa, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsautakoa eta ezagutza eta aplikazinoetank mugarik ez dauena. Injinerutzan, enpresa-kudeaketan, ekintzailetzan, hezkuntzan, komunikazinoan, kooperatibismoan eta gastronomian espezializauta dago.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu