Lucia Lijtmaer eta Txani Rodriguez aurrez aurre Bilbon

Bizkaie! 2021-02-05 08:05   Kulturea

Literaturea eta boterea izango dabe berbagai.


Txani Rodriguez

Bilboko Udala
ren Bidebarrieta Kulturgunean, datorren martitzenean, zezeilaren 9an, Alkarrizketak Literatureagaz XXI.mendean ekimenaren beste saio bat izango da eta Lucía Lijtmaer eta Txani Rodríguez batuko dira. Barriketaldia Elena Sierra kazetariak gidatuko dau.

Saioan, botere-hartu-emonak aztertuko dira eta, oro har, zelan agertzen dan gaur egun botere hori egungo literaturan eta hitzordu honetan parte hartzen daben egileen obretan.

Lucía Lijtmaer kazetaria eta idazlea da, Argentinan jaioa eta Bartzelonan hazia, haraxe erbesteratu baitziran haren gurasoak. Aditua da pop kultura genero ikuspegitik aztertzen. Kultura komisarioa be bada, literaturako lanen itzultzailea eta unibersidadeko irakaslea. Gaur egun, hainbat komunikabidetan dabil lankide, besteak beste, El País, El Diario, RAC 1 eta Carne Cruda-n; gainera, Isa Calderónegaz batera, Deforme semanal ideal total produziduten, idazten eta gidatzen dau. Besteak beste, ondoko liburuak argitaratu ditu: Quiero los secretos del Pentágono y los quiero ahora (Capitán Swing, 2015), Casi nada que ponerte (Los Libros del Lince, 2016); Yo también soy una chica lista (Ed. Destino, 2017) eta Ofendiditos (Ed. Anagrama, 2019).

Txani Rodríguez Laudion jaio zan, 1977an. Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Eleberriak argitaratu ditu, besteak beste, Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aquí (2016). Kontakizun liburuak be argitaratu ditu: El corazón de los aviones (2006); eta hainbat komiki, La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatan irakurri daitekeena. Radio Euskadiko Pompas de Papel programako taldeko kidea da eta hainbat komunikabidetn dabil lankidetzan, El Correo egunkariaren Territorios kultura gehigarrian, besteak beste. Sormenezko idazkuntzako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès eskolan eta ALEA literatura alkartean.

Sarrerak

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Ekitaldirara joateko, gonbidapenak eskatu behar dira hemen

Egungo egoerearen ondorioz segurtasun-neurriak ezarri beharrez, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratzen direnak euren jarlekuetara bideratu ahal izateko. Bertara joan barik be izango da aukerea ekitaldia ikusteko hemen

#BILBAONEGUA2021

Udalaren #BilbaoNegua2021 kultur ekimenaren barruan dago hitzordu hau, Bilbo aisialdiko eta kulturako planez betetako zezeilean eta martian.

#BilbaoNegua2021 programeari esker, jarduera interesgarriak eroango dira uriko auzoetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu