Eibar herriaren 675. urteurreneko logotipoa Andrea Garcia Alvarezena izango da
2021-02-04 13:28 Pil-pileanDanetara, 11 lan aurkeztu dira.
Andrea Garcia Alvarezen proposamenak irabazi dau Eibar herriaren 675. urteurrenaren harian atondutako logotipo-lehiaketea. Danetara, 11 lan aurkeztu dira. Hasierako fasean, epaimahaiak horreetatik hiru hautatu zituan udal webgunean jarri eta herri-botazino bidez irabazlea aukeratzeko.
Finalera pasatu ziran Logotipo del 675 aniversario, roble&laurel, eta Logotipo conmemorativo de Eibar lelopean aurkeztutako lanak. Ondoren udal webgunera igon eta urtarrilaren 21etik 31ra bitartean jenteak aukerea izan dau gustukoenari botoa emoteko.
Udal webgunean 336 boto jaso dira danetara, horreetatik 58 baliobakoak, errepetiduta egoteagaitik edo ezarritako baldintzaren bat ez beteteagaitik.
Ondokoak izan dira botazinoaren emoitzak: Logotipo del 675 aniversario lanak 190 boto jaso ditu, roble&laurel lanak 66 eta Logotipo conmemorativo de Eibar lelopean aurkeztutakoak 22. Epaimahaiak egin dauen lanaren zertzelada guztiak aktan dagoz jasota.
Beraz, Andrea Garcia Alvarezen logotipoa izango da hemendik aurrera 675. urteurrenaren harian egingo diran ekitaldietan azalduko dan logo ofiziala.
Zehetasun gehiago gura izan ezkero, hona hemen botazinoaren aktea (PDF).
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!