Ruth Juanek (Junita Makina) amaitu dau Sortzez Garbiaren komentuko murala

Bizkaie! 2021-02-04 12:12   Kulturea

Bilboko Zabala auzoko klausurako mojen omenez egin dau.

Muralak 100 m2 ditu eta, han, Junita Makinak leiho batzuk pintau ditu han, landare eta animalia exotikoakaz, zeru izarratua be agiri dala, komentuan bizi diren klausurako mojen omenez.

Bilboko Udalaren BLV-ART programearen barruan hasi ziran lanak, 2020ko irailean. Bilbo Zaharrean kulturea suspertzeko eta auzoaren garapenerako eta birgaitze integrala bultzatzeko obrea da.

Era honetako ekimenakaz nabarmendu nahi dogu zelako garrantzia duen kultureak Bilbo Zaharreko gune hau eraldatzeko orduan. Holan, inguru haretan sortu dan komunidade artistikoari laguntzen deutsagu, Bilboko kultura eragile kopuru handi bat han bizi baita eta han egiten dauelako lan, adierazo dabe Bilboko Udaleko ordezkarien.

100 m2-ko murala

Muralak 100 m2 ditu hedaduran eta, han, artisteak, iruditxo moduko batzuk pintau ditu, komentuko bizimoduaren iruditeria batuz, jantziakaz eta beste osogai batzuekaz zerikusia dauen esangura sinboliko batez horniduta; horreek Ruth Juanek berak atzemon baitzituan mojen bizimodu pribatuaren argazkien bitartez; leihoetan agiri dira animalia eta landare exotikoak, muralak zeharkatzen eta zeru izarratua be bai, eraikina bera muino baten gainean baitago kokatua, Zeruaren eta lurraren artean.

Artisteak omenaldia egin gura izan deutse han bizi diran klausurako mojei: omenaldia egin gura neutsen, eraikinak historia handia eta ugaria dauelako, Gerra Zibilean komentua erre ebelarik eta guardia eta miliziano batzuen laguntzeari esker iges egin ahal izan ebelarik; auzoko auzotarrik zaharrena dira, gizarte lan handia egin dabe eta auzotarrek maite ditue. Gainera, Ruth Juanek berak azaldu dauenez, obrearen diseinurako inspirazinotzat esaldi bat erabili dot, behinola Sortzez Garbiaren Komentuko mojei egin eutsen alkarrizketa batean irakurri nebana (hemen goian, Komentuan, zeruan edegitako zulo batean bezela da).

Sortzez Garbiaren komentua

Komentua jardunean da baina 1861ean inaugurau eben. Gerra Zibilaren hasieran, 1936ko garagarrilaren 20an, talde armatuak sartu eta erre egin eben baina mojek iges egin eben guardia eta miliziano batzuen bihotz onari esker; aurrerago, 1946an, arkitektura multzo osoa berreregi eta 1957an berrinaugurau eben, Zabala auzoaren bihotzean bertan.

Bilbo Zaharra barritzeko eta birgaitzeko plana

Mural hau ez da bakarra, auzoan gehiago be badira. Horma-irudietako esku-hartze honeek Bilboko Udalak sustatuak dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoek eratzen daben uri-eremua bizibarritzeko eta barritzeko estrategiaren barruan.

Ruth Juan

Ruth Juanek 10 urte daroaz Bilboko San Frantzisko auzoan biziten eta, orain, inguru haretako uri-paisajeari erantsi deutso mural handi-handi bat, 100m2 koadro ingurukoa, komentu horren horman egina.

Ruth Juanen lanak uria dau ardatz, eguneroko bizimodua, gizarte auziak eta lankidetza proiektuak. Bilbao Arte Fundazinoak beka bat emon eutson 2013an eta han sortu eban lehen liburu irudiztatua, Bilbo Zaharra, tolerantzia eremua. Gaur egun, hainbat proiektutan dabil irudiztatzaile freelance legez eta berak sortu dau Junitamakina markea. Liburuetarako marrazkiak nahiz umeentzako biniloak edo irudi grafikozko lanak nahiz mural koloretsuak egiten ditu eta horreetako lau, Bilbo Zaharrean dagoz kokatuta, besteak beste, Marzana ostatuan eta berbagai dogun hau, Sortzez Garbiaren komentuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu