Bilbotarrek emondako argazkiak, 'Argazkineta' erakusketan
2021-02-03 12:42 KultureaZezeilaren 26ra arte ikusi ahal izango da, San-Inazio-Ibarrekolanda udaltegian.
Bilboko Udalak 2020an martxan jarritako Argazkineta ekimen parte-hartzailearen bidez, herritar askok antxinako argazki zaharrak laga ditue, uriko auzoen historian sakontzeko asmoz. Argazkineta-ren furgonetea Elorrieta, San Inazio, Sarriko eta Ibarrekolanda auzoetan ibili zanean, ia 1.800 argazki eta ehun dokumentu inguru jaso zituen proiektuaren arduradunek, orain dala hamarkada batzuetako eraikinen, jentearen, ohituren eta jardueren erakusgarri. Ehun lagun inguruk emon eben materiala.
Argazkineta 2020-ren laburpen bideoa hemen.
Orain, auzotar guztiek disfrutau deien, erakusketa baten ipini ditue argazki zaharrak, San Inazio-Ibarrekolanda udaltegian (Errondoko kalea, 2). Zezeilaren 26ra arte bisitau ahal izango da, doban, astelehenetik barikura, 08:30etatik 20:30etara. San Inazio, Elorrieta, Sarriko eta Ibarrekolanda sasoi baten zelakoak ziran ezagutu eta zelan aldatu diran ikusteko aukerea da, beraz.
Erakusketa hau ez da, ganera, Argazkineta-k Bilboko 1. barrutiko lau auzo horreetan egindako lehenengo ekintzea. Materiala laga eben 17 herritarren testigantzak bideoan grabau zituen, eta, Ugaitz Alegriaren zuzendaritzapean, Argazkineta Show ikuskizuna atondu eben. Abenduan, San Inazio Loiolakoaren eleizan estreinau eben ikuskizuna, ehun bat lagunen aurrean. Ikusi ikuskizunaren bideoa hemen.
Bilbao Izan udal-egitasmoaren barruan dago Argazkiñeta. Orain dala 16 urte sortu eban Udalak Bilbao Izan, uriaren historia eta ondarea batu eta zabaltzeko. Liburuak, bisitaldi gidatuak, berbaldiak... dira egitasmoaren emoitzak, eta baita orain San Inazio-Ibarrekolandara helduko dan Argazkineta erakusketea be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!