Derioko Udalak 'Inauteriak 2021 Bideo Lehiaketea' atondu dau

Bizkaie! 2021-02-03 07:51   Pil-pilean

Derioko txiki zein nagusiei Inauterietan gozetako aukerea eskaintzea da asmoa.

Pandemiaren eraginez dator lehiaketea eta parte hartu nahi dabenek (4 pertsona gehienez talde bakotxeko), euren mozorrorik dotoreenak jantzi eta ekitaldia grabau beharko dabe (Minutu biko luzeerea gehienez). Emoitzea, Whatsapp bidez 688 801 659 telefonora bialdu edota Facebookera igon beharko da #Deriokoinauteriak traolagaz, zezeilaren 8tik 14ra. Udaleko behargin eta Komertzianteen Alkarteko kideez osotutako epaimahaiak jantzien eta aurkezpenaren originaltasuna, karakterizazinoa, animazioa eta birziklautako materialaren erabilerea puntuauko ditu sariak emoteko orduan.

Lehiaketeak ondoko kategoriak ditu: 12 urtera artekoa eta helduak (indibiduala, bikoteak eta taldeak) eta danetan emongo dira sariak: Txikienen artean, tableta bat, bluetooth bidezko entzungailuak eta zenbait olgeta. Nagusien artean, barriz, Derioko dendetan gastetako 30 eta 200 euro arteko bonoak eta Gurea Aretorako zinema sarrerak. Era berean, saridunak izan ez diranen artean be zozketak egongo dira.

Sariei jagokenez, zezeilaren 26an jakinarazoko dira eta epaimahaiak sariak emon barik ixteko eskubidea izango dau, baita kategorien artean aldaketak egiteko aukerea be.

Informazino gehiago eta lehiaketako oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu