'Bidaiarien Txokoa' Bilbon, Santutxun eta Begoñan
2021-02-03 09:03 KultureaBerbaldi, dokumental eta erakusketak zezeilaren 16tik 26ra egingo dira.
Bilboko Udalaren programeak bidaiarien gorabeherak ditu ardatz eta, besteak beste, BBK Mendi Film aialdiaren parte izan dirAn filmak, errubera biko ibilgailuen gainean egindako bidaien erakusketa bat eta mariachi kontzertu bat izango dira ikusgai. Horrezaz gan, berbaldiak be izango dira eta bidaiariek lehen personan kontauko ditue euren ibilerak. Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira eta sartzea doban izango dan arren, ezinbestekoa izango da 688 603 737 telefonora deitu eta gonbidapenetako bat eskuratzea. Gonbidapen horreek saioaren eguneko 10:00etatik aurrera eskatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte.
Begoñako Udaltegiko programazinoa
Zezeilaren 16, 17, 23 eta 24ko berbaldietan eta ikus-entzunezkoetan parte hartuko dabe protagonistek, euren esperientziak publikoagaz jorratuz. Eurekaz batera, Juanra Madariaga, idazle, artikulugile eta mendizaletasunean aditua, izango da aurkezle.
Zezeilaren 18an eta 25ean, saio bikotx bi izango dira udaltegian, BBK Mendi Film jaialdian parte hartu daben filmakaz.
Zezeilaren 16an, Arturo Martínezek (subealabici) Islandia, tierra de aventura. Tras los pasos de los balleneros vascos lanagaz edegiko dau zikloa; zuzendariak ondorengo berbaldian parte hartuko dau. 1615ean, Islandiako ipar-mendebaldeko fiordoetan 32 euskal balea-arrantzale hil ziran. Zertan ebizen han? Zer jazo zan? Galdera horreek izan ziran proiektu honen hazia, bizikletan egindakoaren esentzia.
Zezeilaren 17an, Minca, ekologiaren paradigmea proiektua izango da protagonista, Kolonbiako Sierra Nevada mendikatea erakusten dauena, tribu eta familia indigenen bizilekua izateagaitik ezaguna.
Zezeilaren 18an, Bilbao Mendi Film Fest Jaialdian parte hartu daben film bi erakutsiko ditue: Alde batetik, L’escalade Libérée, Benoît Regordena izango da. Antoine Le Menestrel goi mailako eskalatzailea da, aitzindaria eta egun, 55 urtegaz, eskaladea zelan bizi dauen eta sasoi bateko kontuetatik zelan eboluzionau dauen agertuko dau, zintzotasunez eta sensibilidade handiz.
Bigarrena Salto is the King Pavol Barabáš eslovakiarraren eskutik dator. Eslovakiako lagun talde batek erronka itzela dau: munduko ur-saltorik handienak rapelau gura ditue: Reunion ugarteko True de Fer eta Bras Magasin, Hegoafrikako Tugela eta Venezuelako Amazoniko Salto Angel.
Film biak jatorrizko hizkuntzan erakutsiko ditue, euskerazko eta gaztelaniazko azpitituluakaz.
Hurrengo astean, Begoñako udaltegiak hiru hitzordu gehiagogaz ekingo deutso programazinoari:
Lehenengoa, hilaren 23an, Remoteana, entre la cámara y las montañas, bicicleta, Ana Zamoranok bere bi urteko bizikletan egindako bidaia kontauko dau, 20.000 kilometro bi kontinentetan zehar, milaka argazki, lagun handi, hiru dokumental, proiektu sozial bat eta udabarri honetan hasiko dan ibilbide barri bat be.
Hilaren 24an, Elur goritan. Kamchatka emongo dabe, Jurek Ziemkiewicz eta Iker Larrañagarena. Euskeraz grabautako dokumental honetan Kamchatka erakusten dabe, leku bakarti, basati eta isolatua. Zazpi abenturazale sartuko dira, sua eta edurra batzen diran leku eder horretan euren amesak beteteko.
Eguenean, hilaren 25ean, Mikel Sarasolaren The Tears Of Shiva proiektauko dabe. Nepal birmoldaketa sakonean sartuta dago. Energia sortzeko baliabide hidrikoak erabiltea da etorkizuneko oinarrietako bat, nahiz eta horrek prezio altuegia ordaintzea dakarren. Lau kayaketan ezkutuko sekretuak ezagutu eta gozauko ditue.
Gainera, egun honetan Everest – The hard way Pavol Barabášen lana be ikusi ahal izango da, BBK Mendi Film Jaialdiaren aurreko edizinoan Publikoaren Saria irabazi ebana. 1988ko udagoienean, Dušan Becík, Peter Bosík, Jaroslav Jaško eta Sólo Jozef eslovakiarrak Everesteko hego-mendebaldeko isurian sartu ziran The Hard Way bidea estilo alpinoan igoteko asmoz.
Begoñako udaltegiak ‘Bidez bide errubera biren gainean’ erakusketea be hartuko dau.
Programazinoa Berriotxoa Ikastetxean
Zezeilaren 19an, Cholitas erakutsiko dabe, BBK Mendi Film Jaialdian Epaimahaiaren Saria. Jaime Murciego eta Pablo Iraburuk zuzendutako dokumentalean, Boliviako bost emakume indigena espedizio parebako baten protagonistak dira. Aconcagua, Ameriketako mendirik altuena, igon nahi dabe, askatasunaren eta ahaldunduteearen erakusle legez: gona tradizionalak jantzita eskaletan dabe baina ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentiduten diren emakume adoretsuak baino.
Zezeilaren 26an, Puro Relajo mariachien kontzertua izango da protagonista, betiko rantxerak berreskuratzen ditue, Sigo siendo el rey edo Juan el charrasqueado abestiak eta txiki-txikitan kaseteetan 70eko hamarkadako talde historikoen abestiak be bai. Baina, era berean, Xalbadorren Heriotzean eta Txoria txori lako kantu euskaldunakaz be ausartu dira.
Programa honi buruz eskuragarri dagoan informazino guztia dozue hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!