Artium Museoak 2021eko erakusketak aurkeztu ditu
2021-02-02 10:45 KultureaEmakume artistak aldi baterako erakusketen programan eta Bilduman sartzea da asmoa.
Artium Museoak arte eta hezkuntza-praktiken arteko loturak aztertuko ditu aurten eta horretarako, hirurogeiko hamarkadatik Euskal Autonomia Erkidegoan artearen eta pedagogiaren arteko gurutzaketak eta trukeak jorratzen dituen erakusketa kolektibo bi egingo dira eta artearen ikasketak elementu eraldatzaile legez dauen gaitasunari erreparau deutsen esperientzia historikoak ekarriko dira gogora. Testuinguru horretan, eta Tabakaleragaz alkarlanean, JAI (praktika artistikoetarako Institutua) ikasketa-programaeren bigarren edizinoa egingo da.
Zinemea eta mobimentudun irudia be ardatz nagusi izango dira 2021 programan, izan be, artistek eta zinemagileen filmak erakusketa-gune barri batean (Z aretoan) erakusteko proiektu bat jarriko da martxan maiatzean hasiko da, nazinoarteko artista talde bategaz.
Erakusketak
Moyra Davey (Toronto, 1958) eta June Crespo (Iruñea, 1982) artisten erakusketakaz batera, Artium Museoak Juncal Ballestin (Vitoria-Gasteiz, 1953-2015) artisteari eskainitako erakusketeagaz ekin deutso urtarrilean 2021eko erakusketa-programazinoari. Fernando Illanaren komisariotza-lana izan dauen Bizitza ariketa gisa erakusketea datorren urtarrilaren 29an inaugurau eben eta Anesvaden, artistearen ondarearen oinordekoa dan GKEaren babesari esker egindako proiektua da.
Martian, A2 Aretoan, Katinka Bocken (Frankfurt am Main, 1976) erakusketa monografikoa aurkeztuko da. Erakusketa horren produkzinoan Albaola euskal itsas faktoriak parte hartu dau.
Maiatzean, barriz, Xabier Salaberria (Donostia, 1969) artistearen erakusketea edegiko da, Erakusketa-gailuak eregiteko eta arkitektureari buruzko gogoeta egiten dauen produkzino bategaz.
Udagoienean, Txaro Arrazolari (Vitoria-Gasteiz, 1963) eta Mariana Castillo Daballi (Mexiko Uria, 1975) eskainitako erakusketak izango dira Museoko aretoetan, azken hau Alemaniako Museum für Gegenwartskunst Siegen-egaz eta MUAC - Mexikoko Arte Garaikidearen Unibersidade Museoagaz alkarlanean. Xabier Arakistain eta Catalina Lozano dira 2021eko erakusketa monografikoakaz zikloa zarratuko daben erakusketa horreen komisarioak.
Bestalde, 2021eko udabarrian erakusketa-ziklo barri bat jarriko dabe martxan, praktika artistikoak eta hizkuntza filmikoak buztartuz: Z (zinema) aretoan, Museoko erakusketa gunean atondutako espazio barrian, mobimentudun irudiagaz lan egiten daben zinemagile eta artisten proiekzinoak aurkeztuko dira. Zikloan Garbiñe Ortega izango da komisarioa 2021ean Museoko arduradunakaz batera eta bertan nazinoarteko egile ezagunen filmak programauko dira: Patricia Esquivas (Caracas, 1979), Eric Baudelaire (Salt Lake City, AEB, 1973), edo Rosalind Nashasibi (Croydon, Londres, 1973). Z aretoan Maddi Barber (Lakabe, Nafarroa, 1988) eta Marina Lameiro (Iruñea, 1986) zinemagileen arteko lankidetzatik sortutako pieza barri bat estreinauko da, Mondragonen lankidetzeagaz produzidutakoa.
Garagarrilean egingo da Plazaratu programearen ibilbide publikoa. Artiumek sustatutako ekimena da, erabilerak birpentsau eta Museoaren barruko plazea aktibetako, kultura-ekipamenduaren eginkizuna kokatuta dagoan uri inguruneagaz eta ingurune sozialagaz lotuz. Programa hori udako hilebeteetan Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta olgetea erakusketeagaz lotuko da, Antoni Ballestert Moreno (Madril, 1977) artistearen eta Ángel Calvo Ulloa komisarioaren proiektuagaz. Espazio horren ezaugarria Artiumen barruko plazeagaz berehalako loturea izatea da. Beste erakunde eta eragile batzuen artean, Dinamoa Azpeitiko Sormen Guneagaz eta Barrutia Ikastoleagaz alkarlanean landuko da. Bigarrenak urte bi daroaz Magnet-Erakarri programearen arloan Museoagaz batera lanean.
Zemendian, ikerketa eta erakusketa-proiektu barri batek hartuko dau haren lekua, hirurogeiko hamarkadatik Euskal Herrian Artearen transmisinoagaz lotutako Hezkuntza Eskoleari eta Parktika Esperimentalei eskainia. Mikel Onandia, Rocio Robles Tardío eta Sergio Rubira izango dira komisarioak. Erakusketa hori Altzuzan dagoan Jorge Oteiza Fundazino Museoagaz lankidetzan egingo da, ondare artistiko garaikidearen konserbazinoan eta ikerkuntzan dabizen erakunde biak buztartuz.
Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian
Martian izango da aurkezpena. Museoak, egungo erakusketearen barruan, ibilbide barri bat proponiduko dau erakusketearen kronologiaren lehen hamarkadetan feminismoak taiututako eztabaidei eta artearen praktikei euskal artistek egindako ekarpenetan sakontzeko.
Emakume artistak Bilduman sartzea eta ondare publikoa iraunarazo eta ikertzea dira ardatz nagusiak, Museoak oraintsu erositako euskal artisten funtsezko lanak sartzen baititu bere ibilbideetan. Esparru horretan, aitatzekoak dira apirilean egingo dan Ikuspegi feministak produkzino artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroa eta Hasieratik. Zinema feministearen historiak zinemazikloa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!