Tripontziaren sari nagusia Muxikara heldu da

Bizkaie! 2021-02-01 07:50   Pil-pilean

Bigarren zenbaki sariduna Beasainen saldu da.


Beasain

Tripontzia burujabetzara bidean
komiki digitalaren salmenta sustapenagaz batera, 52.000 euro zozketatu ditu Gure Eskuk eta egunotan izan da sari banaketea, Muxikan (Bizkaia) eta Beasainen (Gipuzkoa).

Zenbaki irabazlea Muxikan saldu da: 20282. Zenbaki horren Diaspora serieak irabazi dau 30.000 euroko sari nagusia. Bestetik, 2.000€-ko sariak eroan ditue zenbakiaren gainerako serieak zituenek: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroan, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Bigarren zenbaki sariduna Beasainen saldu da: 13402 eta 1.000 euro jaso ditu zenbaki horren serie bakotxak. Beasaingo Ikastolako kideek saldu dabe zenbaki hori. Tripontziaren aldeko hautua egin dabe, boletoak salduz, ikastolearen proiektua eta Gure Eskurena be babesteko.

Kontuak kontu, Tripontzia Gure Eskuren finantziazino iturri nagusietako bat da. Aurten, gainera, irabazien zati bat euskal kulturgintzea ikuspegi estrategiko batetik sustatzeko bideratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu