Deabru Beltzak taldeak 25 urte bete ditu
2021-01-29 09:45 KultureaNazinoartean ibilbiderik luzeeneko kale antzerkiko Euskal Herriko konpainia da.
Euskal Herriko hainbat antzerki taldetik etozen aktoreek sortu eben 1996. urtean Deabru Beltzak kale antzerki konpainia. Ordutik 10 antzezlan aurkeztu ditue, besteak beste, Tambours de feu, Su a Feu eta Symfeuny; horreekaz 3.000 ekitaldi egin ditue, 80 aldiz enkargau deutsee ekimen bereziak atontzea, 50 uritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dabe, munduko 35 taldegaz egon dira alkarlanean eta gaur egun ondoko erankundeakaz kolaboretan dabe: Eusko Jaurlaritzea, Kultura, Kirola eta Hezkuntzako Espainiako Ministerioa, Bilboko Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azokea, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia...
Deabru Beltzak taldearen ikuskizunetan eszenaratze deigarriak izaten dira beti.
Erronkak
● Kaleko ikuskizuen kalidadea handitzea.
● Ikuskizun barritzaileak sortzea.
● Ikuslea olgetearen erdian jarteak mobidutea eragitea.
● Publikoa erakartea.
Taldearen ardatz eta berezitasunak dira: Perkusinoa, piroteknia, efektu bereziak, koreografiak eta antzezpena.
Lantaldean, Garbitxuren eta Zesar A. Ogararen ardurea dira produkzinoa, kudeaketea, banaketea eta komunikazinoa
Zuzendari lanak Garbitxuk egiten ditu eta antzezleak, barriz, Garbitxu, Zesar A. Ogara, Ruben Sastre, Iker Barrientos, Dario Campos, Alexander Alonso, Erlantz Eizmendi, Nagore Cenizo, Sonia Villamor, Iñaki Zubiaga eta olatz Pagalday dira.
Dominique Beyly, Fest’Arts a Libourne jaialdiko zuendari artistiko ohiak adierazo dauenez, Kolpeka, egoki, gogotsu. Kulturen arteko talka hori benetako talka fusionistea da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!