Alfredo Álamo eta Ángel Gallo dira Alberto Magno Literatur Lehiaketearen irabazleak
2021-01-29 09:27 KultureaLehenengo saria, 2.000 eurokoa, emon barik geratu da.
Alfredo Álamo
Zientzia Fikzinozko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketearen epaimahaiko kideek, Monika Ortueta zuzendari, aurtengo edizinoaren saridunak iragarri ditue:
Lehenengo saria, 2.000 eurokoa, emon barik geratu da. Ángel Gallok (Gipuzkoa) eta Alfredo Álamok (Valencia) bigarrena ex aequo jaso dabe Kalkuluak Kalkuletan eta Dummy izeneko lanakaitik, hurranez hurran; bakoitzak 1.000 euroko sari bat lortu dau. Azkenik, Marta C. Alberti (Mallorca) finalista izentau dabe Doce segundos kontakizunari esker.
Lehiaketeak upealako interesa biztu dau eta horregaitik aurten ekitaldi esklusibo bat antolatu dabe sariak emoteko prozesuan egiteko: epaimahaiaren erabagia ezagutzera emon da Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Gradu Aretoan eta ekitaldia modu birtualean jarraitu ahal izan da.
Zientzia Fikziozko Alberto Magno Literatur Lehiaketea UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak atontzen dau oso-osorik. Espainiako zaharrena da eta eten barik egin da, hogeita hamabigarren atalera heldu arte, inoiz izan dan parte-hartze handienaz.
Ibilbide luzea
Lehiaketearen bizitzan ehun istorio baino gehiago saritu dira eta horreetako batzuk 6 liburukitan argitaratu dira. Aurreko edizinoen irabazleen artean kultur munduko persona garrantzitsuak dagoz (Xabier Kintana, Iban Zaldua, Iñaki Irazabalbeitia) eta UPV/EHUkoak (Felix Goñi eta Gotzone Barandika), bai eta zientzia fikzinozko idazle ezagunak be, besteak beste, Jose Antonio Cotrina, lehiaketea 3 aldiz irabazi dauena. Aurtengo edizinoko sarituen artean, idazle ezagun bat dago, beste literatur sari batzuetan saritua izan dana.
Lehiaketearen interesaren adierazle bat da zenbat kontakizunek beteten dituen lehiaketan aurkezteko baldintzak; 2012. urtean 100 kontakizun onartu ziran eta ordutik 100 eta 128 artean izan dira lehiatu diran kontakizunak. Halan da be, azken edizino honetan igoerea oso handia izan da, 182 kontakizunetatik 149 onartuak izan diralarik eta horrek argi adierazoten dau lehiaketeagazko interesak indarrean jarraitzen dauela eta indartu egin dala.
Aurrekoa berresten dauena da kontakizunen jatorria gero eta anitzagoa dala eta, esangura horretan, 12. edizioan (2012), onartutako 102 kontakizunak 7 herrialdetatik etozan (hispaniar hizkuntzako 6 herrialde eta AEB). Halan da be, XXXII. edizino honetan onartutako kontakizunak 16 herrialdetatik datoz (hispaniar hizkuntzako 12 herrialde, Alemania, Brasil, AEB eta Errusia). Horregaitik erabagi da oraingoan sariak emoteko ekitaldi bat atontzea.
Lehiaketea 1989an hasi zan, gaztelaniazko kontakizunei sari bat eta euskeraz idatzitako kontakizunei beste bat emonez; orduan, 16 idazlan onartu zituen eta lehenengo edizino haretan Felix Goñi Zientzia eta Teknologia Fakultadeko katedraduna eta Iñaki Irazabalbeitia Udako Euskal Unibersidadeko zuzendaria izan ziran irabazleak.
Bosgarren edizioan (1993) erabagi eben UPV/EHUko langileek idatzitako kontakizunei sari bat emotea eta lehenengo saria Xabier Kintanari emon jakon, gaur egun Euskaltzaindia Euskerearen Akademiako kide osoa baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!