Egoera negargarria iragarri dau Teknikariok sindikatuak
2021-01-26 12:27 Pil-pileanErosteko ahalmenaren galerea dramatikoa da eta pobretzea % 50etik gorakoa.
EAEko ikuskizun, ekitaldi eta arte eszenikoetako langileak ordezkatzen dituan Teknikariok sindikatuak zemendian egindako inkestearen emoitzak eta ondorioak batzeko inkestan azaleratutako datuek lanbidea galzorian, hilzorian dagoala erakusten dabe. Hona hemen zifra deigarrienetako batzuk:
Sektorearen egoerea baltza da: Beharginen ia % 40 autonomoak dira eta Espainiako autonomoen batez bestekoa % 8,3 da: horreetatik 3k baino ez eben kobrau kultura-profesionalentzako Lanbideren laguntzinorik.
Kontuak kontu, % 30 baino ez dira langile finkoak: gehienez 1.000 euroko ERTEAK ditue.
Beste % 30a aldizkakoa da: Ez dabe jaso jarduerea ixteagaitiko laguntzarik, hau da, ezelako diru barik dagoz igazko martitik.
Profesionalen % 75ek adierazo dau baldintza horreetan ezin izango deutsela eutsi beharrari, ogibideari.
Erosteko ahalmenaren galerea dramatikoa da eta pobretzea % 50etik gorakoa da, batez beste, 2019ko datuakaz konparauta. Aldizkako langileen kasuan, jatsierea nabarmenagoa izan da, inkestea erantzun dabenen artean inork ez dauelako 430 euroko diru-laguntzea jaso.
Instituzinoek egindako berraktibazinoa langileen % 40ra baino ez da heldu, nahiz eta kontratazinoari jagokonez aurreko urteetakoak baino askoz txikiagoak izan. Sektore pribatua ez da suspertu eta, beraz, lan-bolumen hori guztia ez da existidu.
Datuak erregistrautako erantzunetatik atara ditue, galdetegiari erantzun deutsen 166 personaren laginean oinarrituta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!