XX. Bilboko Zirkuitua urtarrilaren 28an hasiko da
2021-01-26 08:51 KultureaAuzoetako antzerki-programeari San Frantziskoko Udaltegian ekingo jako.
2021eko lehenengo hiruhileko honetan, Bilboko Zirkuituak 14 antzezlan eta jantza-ikuskizun eroango ditu Bilboko auzoetara, uriko 13 konpainiaren eskutik. Programa honen bidez, sortzaile barriei eta antzerki eta jantza taldeei aukerea emoten jake euren lana taularatzeko eta jentaurrean erakusteko. Bilboko Zirkuitua urian bertan sortutako proposamen barriez gozetako aukera bikaina da.
Antzerkiko tokiko konpainien jarduna (gehienak amateurrak edo semiprofesionalak) bultzatzeko asmoz Bilboko Udalaren Bilboko Zirkuitua ekimenaren XX. denporaldia 2021eko lehenengo hiruhilekoan jarriko da abian, urtarrilaren 28tik martiaren 26ra eta, danetara, 14 antzezlan eta jantza-ikuskizun eskainiko ditu Bilboko auzoetan: Abando (Udaltegia), Altamira (Udaltegia), Basurtu (Udaltegia), Begoña (Udaltegia), Castaños (Udaltegia), Otxarkoaga (Udaltegia), Errekalde (Udaltegia), San Frantzisko (Udaltegia) eta Zorrotza (Udaltegia eta Auzoka).
Aurtengo edizinoko lehenengo ikuskizuna urtarrilaren 28an izango da, 19:00etan, Amaia Bonoren eta Damián Montesdeocaren Malversar lanagaz, alkarri lotutako pieza bik osotzen dabe: Ahora ya eta Cuando las cobras cosan sentido. Lan eszeniko bi horreen unibersoan, hizkuntzea gaiztotuten da, berbearen mugak gainditzen saiatzeko.
Bilboko Zirkuituaren XX. edizioko gainerako proposamenen artean aipatzekoak dira ondoko hiru estreinaldiak: Arde la palabra, Laura Sam-ena (zezeilaren 12an, Castañoseko Udaltegian eta martiaren 26an, Zorrotzako Udaltegian); No Más Boleros, Gracias (Un canto - cuento de vida), Juan Carlos Garaizabalena (zezeilaren 5ean, Basurtuko Udaltegian); eta Piscolabis, Asuntos Propios-ena (martiaren 18an, Barrainkuako Udaltegian).
Lehenengo proposamen biak jentearengandik oso hur dagoz eta osogai sozial handiko gaiak ditue. Bestalde, Laura Sam-ek spoken word ikuskizuna ekarriko dau, Incendiaria bere liburuko testuak, kritika sozialez betetako poemak, isiltasunari lekua eskainiz. Bestalde, Juan Carlos Garaizabalen proposamenean, testuek, boleroek eta musikeak saltoa eta altzetea dabe ardatz eta hezkuntza sentimentalaren itzalak adierazoten dituen fanatismo erlijioso eta ideologia kulturalen aurreko erantzuna dira.
Asuntos Propios konpainiaren Piscolabis-en kasuan, ikusleek gaur egungo pandemiak pisu handia dauen entretenimendu-ikuskizun bat izango dabe aurrean.
Programa honen barruko proposamen guztiak doban dira baina gonbidapenak erreserbau beharko dira nahitaez, 688 603 737 telefonora deituta, ikuskizunaren egunean, 10:00etatik ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte.
Babesa sormenari
Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurreratzea. Programa honen bidez, antzerki eta jantza taldeei aukerea emoten jake euren lana taularatzeko eta jentaurrean erakusteko. Gainera, udal programa honek aukera parebakoa emoten deutse herritarrei uriko proposamen artistiko barri eta freskoenak gozau deiezan.
Ekimen honek garrantzia dauka, bestetik, Bilboko eskaintza kulturala deszentralizetako. Denporearen porasuz, antzerki-zirkuitu hau ia auzo guztietara zabaldu da; auzoetako askotan hauxe da estalitako eremu batean egiten dan arte eszenikoen eskaintza bakarra. Orain hamarkada bat baino gehiago martxan jarri ebenetik, eskaintzea handituz joan da, saio gehiago eskainiz eta agertoki gehiagotara helduz.
Bilboko Zirkuitua ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin, bere arloan. Gainera, asko dira urte horreetan guztietan eremu profesionalera salto egin daben konpainiak.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!