Alvaro Romero snowboarderrak irabazi dau Reiteralmeko FIS lasterketea
2021-01-25 10:31 KirolaDonostiarrak finalean irabazi dau, Conradt, Ribera eta Daniil Dilman errusiarren aurretik.
Alvaro Romerok (Basque Team Fundazinoak eta Neguko Kirolen Euskal Federazinoak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituan kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko martxan jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak) irabazi egin dau Reiteralmen (Austria), lasterketea hasieratik amaierara kontrolau ondoren.
Donostiarra lehenengoa izan da 64. txandan, Silas Boehler germaniarraren eta Elias Leitner austriarraren kontra. Final-zortzirenetan be ez dau hutsik egin eta Huw Nightingale britainiarra, Silas Boehler alemaniarra eta Zoltan Reisz errumaniarra gainditu ditu. Final-laurenetan postuari eutsi deutso, Niels Conradt eta Leon Unbricht alemaniarrak eta Nightingale gaindituta. Holan, gaztea sendo heldu da final handira. Alvaro Romerok lasterketa osoan zehar erakutsitako maileari eutsi eta finalean irabazi dau, Conradt, Ribera eta Daniil Dilman errusiarren aurretik amaituz.
Alvaro Romeroren ibilbide oparoa, Lucas Eguibarren ondorengoa izateko doeak dituan donostiarrak Isolako (Frantzia) junior mailako lasterketea irabazi eban 2019an eta hirugarren izan zan 2020ko edizinoan. Gainera, 2020an Suitzan jokatu ziren Gazteriaren Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.
Lucas Eguibar ez da final-laurenetara pasau Valmalencoko Munduko Kopetan
FIS lasterketez gan, astegoien honetan hasi da Munduko Snowboardcross Kopea, Chiesa in Valmalencoko (Italia) lasterketakaz. Lucas Eguibar gure ordezkariak ez dau suberte handirik izan. Zapatuko lasterketan 14. amaitu eban, final-laurenetan kanporatua izanik. Ez da finalerdietara heldu, orekea galdu dauelako Jake Vedder estadubatuarraren taulea jo ondoren.
Lucasek (olinpikoa 2014ko Sotxin eta 2018ko Pyeongchangen) Suedian zezeilean jokatuko dan Munduko Txapelketea eta 2015ean irabazi eban Kristalezko Globoa ditu aurten helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!