Naizen alkarteak aniztasunaren aldeko kantua eta bideoklipa kaleratu ditu

Bizkaie! 2021-01-25 09:39   Pil-pilean

Bideoklipa, kantua ikusi eta entzun daitekez YouTubeSpotify eta gainerako plataforma digitaletan.



Bardintasuneko sailburu Beatriz Artolazabalek Eusko Jaurlaritzeak edade txikiko transexualen familiei emoten deutsen babesa nabarmendu eta bere sailak Naizen Euskadiko edade txikiko transexualen familien alkarteari laguntzen jarraituko dauela azpimarratu dau: Zarien bezelakoak izaten jarraitu, gure begirune osoa eta onarpena izango dituzue eta gure maitasun eta sensibilidade osoz lagunduko deutsuegu. Zuen ondoan izango gaituzue. 2021eko aurrekontuen aurreproiektuan aurreikusita dogu zuei laguntzen jarraitzea. Bidelagun izango gaituzue, adierazo dau. Sailburuak Naizen alkartearen kantu eta bideoklip barrien aurkezpenean egin ditu adierazpen horreek. Aurkezpena Bilboko BBK Salan izan da.

Aniztasunaren aldeko kantu hau Kai Etxaniz abeslari eta konpositoreak sortu eta hainbat laguntzaile izan ditu. Berben zati batzuk, euskeraz, Ekaitz Goikoetxea bertsolariak egin ditu eta Huntzako Josune Arakistain abeslariak eta Kai Etxanizek kantau dabe. Bideoklipa Luz Tatok eta Ander Shinovak (GatoBala Films) egin dabe eta Naizen alkarteko neska-mutiko batzuk ditu protagonista.

Ekitaldian, besteak beste, Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordea, Maria Begoña Pedrosa, Hezkuntzako sailburuordea, José Luis Quintas, Osasun sailburuordea, Monika Hernando, Giza eskubideen, Biktimen eta Dibersidadearen zuzendaria eta Irune Muguruza, Familia eta Umeen zuzendaria izan dira.

Bideoklipa, kantua ikusi eta entzun daitekez YouTube, Spotify eta gainerako plataforma digitaletan. Eusko Jaurlaritzea proiektuaren laguntzaileetako bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu