'Bizikleten mantenimendua eta konponketea' trebakuntzarako ikastaroa martxan

Bizkaie! 2021-01-22 10:45   Pil-pilean

Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzietan dabe.

Bizikletea gero eta gehiago erabilten dogula ikusita, Bizkaiko Administrazino Publikoek uri mobikortasun jasangarriaren ereduak eta bizkaitarren artean garraiobide moduan bizikletearen erabilerea sustatzen dabela jaubetuta, Harrobia Lanbide Heziketako Ikastola Integratuak urtarrilaren 19an, bizikleten konponketa eta mantenimendua prestakuntza ikastaroa ipini dau martxan.

Ikastaroa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegurako eta Prestakuntzarako Plan Bereziak sustatzen dituan deialdiaren barruan dago eta Lanbidek berak eta Bilboko Udalak finantzietan dabe.

Hamalau lanbako aurrekaririk ez dauen goi mailako prestakuntza hau egin ondoren, laneratze prozesuan sartuko dira. Prestakuntzan hainbat profesionalek eta enpresek be parte hartuko dabe.

Alde batetik, Bizkaian Bizikletan Mobikortasun Iraunkorraren Plana, Euskadiko Berreskuratze eta Erresilentzia 2021-2026ko Programen barruan sartu izanak eta beste aldetik, Bizkaian arlo honetan lan egiteko lan talde baten sorrereak eta BFA bizikletak konpontzeko guneak Bizkaiko udalerrietan instaletan hasi izanak persona horreei eta prestakuntza honi etorkizun ona iragarten deutse.

Harrobia kirolaren industrietan eta sormen industrietan lan egiten dauen lanbide heziketako ikastolea da eta, besteak beste, kirol arloan, bizikletearen munduan lan egiten dau, sormen industrietan, enpresetara eta gizartera errealidade birtuala eta buztartua hurreratzeko proiektuak sustatzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu