UNICEFek umeen txertaketearen aldeko lasterketa birtual solidarioa atondu dau

Bizkaie! 2021-01-21 08:47   Pil-pilean

Enpresek zein partikularrek emon leikie izena lasterketan.

UNICEFek erronka bati ekin deutso herritarrek eta enpresek lasterketa birtual solidario baten bidez umeak immunizetan laguntzeko. Ekimena datozen hiru asteetan izango da, zezeilaren 7ra arte, hain zuzen be.

Asteotan parte hartzen daben persona eta enpresek beren kilometroak gehitu ahal izango ditue UNICEFek mundu osoan dituan umeen immunizazino-programen alde.

Lasterketan parte hartzen daben enpresek eta erakundeek talde bat osotu ahal izango dabe beren langileen artean eta, aste honeetan, kirol-jardueretan egindako kilometroakaz, elgorria edo poliomielitisa lako gaixotasunen txertoa jarten lagunduko deutse umeei. Era berean, erronkeari bakarka ekin gura deutsenek beren kilometroak batu ahal izango ditue UNICEF taldean.

#KonponbideTxikiak erronkearen helburua da parte-hartzaile guztien artean 25.000 kilometro egin eta UNICEFen aldeko dohaintzak lortzea, txertoei esker
miloeka bizitza salbetan jarraitzeko. Parte-hartzaileek korrika egin, oinez ibili, bizikletan joan edo uger egin leikie, mobimentuan dagoan edozein kirolek lagundu egingo dau kilometroakaz heriotzak ebitetako.

Lasterketaren webgunean, unicef.kinendu.com, ranking bat ezarri dabe parte hartzen daben enpresa, erakunde eta persona bakotxak egindako kilometroak gehitzeko. Hamar bat enpresa dagoz zerrendan, besteak beste, buff, Ercros, Clarton Horn eta Viaqua.

Euskadiko zenbait erakundek be, BasqueTeam kasu, kirolarien artean mobiduten hasi dira, baita ikastolak eta ikastetxeak ikasleen artean be.

Erronkan zelan parte hartu

 #KonponbideTxikiak erronkeari lagundu nahi deutsen enpresek eta beren langileek egindako kilometroek mundu osoko miloeka umeen txertaketan lagundu nahi dabenek izena emoteko moduari buruzko informazinoa jaso leikie empresas@unicef.es bidez.

 Erronkan bakarka parte hartu nahi dabenek lasterketearen webgunean emon leikie izena unicef.kinendu.com #KonponbideTxikiak kanpainan.

Munduan, minuturo, txertoek 5 ume salbetan ditue. Aurten, txertoen garrantzia inportanteagoa da eta mundu osoan COVID-19ren kontrako txertoa jarten hasten dan bitartean, ezin ahaztu prebeniu daitekezan eta egungo krisiaren ondorioz indartzen dagozan gaixotasunak. Horregaitik, Espainiako UNICEFek #KonponbideTxikiak erronkea abiarazo dau, txertoak umeen biziraupenerako oinarrizko aliatuak dirala gogorarazoteko.

UNICEF

UNICEFek beharrizan handiak dagozan munduko lekuetan dabilbeharrean kaltebako umeakana heltzeko. 190 herrialde eta lurraldetan, ume guztientzat egiten
dau la, edozein lekutan, egunero, mundu hobea eregiteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu