Getxoko Loturak Emakumeok ekimeneko jarduerak emakumeen harrereari buruz sensibilizetako

Bizkaie! 2021-01-20 09:55   Pil-pilean

Informazino gehiago hemen.

Harrereari buruz eztabaidatzea, emakumeek gidatutako esperientziak nabarmentzea eta Getxok migratuak eta errefuxiatuak hartzeko udalerri legez hazteko indartu behar dituasn puntuak ikusarazotea dira zezeilean Loturak Emakumeok programearen barruan aurrera eroango diran hiru jardueren helburuak. Programa hau Getxoko Udalak eta Moviltik Kultura Barrikuntzako alkarteak jarri dabe martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, Getxo uri abegikorra dala kontetan daben udalerriko herritarren ahots eta esperientziakaz aberasteko eta 2018an martxan jarritako Loturak Getxo proiektuari jarraipena emoteko.

Era berean, Loturak Emakumeok ekimenak jatorri ezbardinak dituen udalerriko biztanleen arteko topaleku eta narratiba digital inklusiboak sortu nahi ditu eta emakumeen beharrak ikusarazo eta parte-hartze prozesuak sustatu, gaineratu dau Carmen Diaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak. Horretarako, honako jarduera honeek egingo dira zezeilean, emakume guztientzat, Gobelaurre Boluntariotza Zentroan (Jose Maria Chavarri-Zuazo plaza), 15 emakumerentzako edukiera mugatuagaz: ekimenaren barri emoteko topaketea, zezeilaren 3an, eguaztenean, 18:00etan edo zezeilaren 6an, zapatuan, 10:00etan; narratibak sortzeko ikus-entzunezko tekniken tailerra, hilaren 10ean, eguaztenean, 18:00etan edo hilaren 13an, zapatuan, 10:00etan eta grabazino saioa, zezeilaren 20an, zapatuan, 10:00etan. Martian zehar, grabautako edukien laburpenaren erakusketea ikusi ahal izango da, udal webgunean (https://www.getxo.eus/eu/inmigracion) eta proiektuaren webgunean (www.loturakgetxo.eus) ikusi ahal izateaz gan.

Jarduera horreetako batean parte hartzeko dobako izen-emotea zezeilaren 1era arte egongo da zabalik, 688897661 telefono zenbakian edo maria@moviltik.org helbidean.

Emakumeak, objektuak. Kontakizunak

Aitatutako jarduerek jarraipena emongo deutse abenduaren 12an egindako topaketeari. Bertan, udalerriko zenbait emakume gonbidatu zituen beren migrazino-prozesuei buruzko narrazinoak ezagutzera emoteko, eurentzat esanguratsua dan objektu baten inguruan. Holan sortu zan Emakumeak. Objetuak. Kontakizunak izeneko ikus-entzunezko proiektua, aitatutako webguneetan ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu