Athletic txapeldun, Superkopea etxera!!!

Bizkaie! 2021-01-18 07:50   Kirola

Gaur, danok Athletic gara. Zorionak, txapeldunak zarie, danok gara. Aupa Athletic.

Oraintsu Gaizka Garitano entrenatzailearen lekua Marcelino Garcia Toralek hartu eta berehala Athletic taldeak aurtengo lehenengo titulua irabazi dau Superkopea, hain zuzen be. Ez zan lan erraza, semifinalean, lehenengo Real Madrili irabazi eutson talde zurigorriak eta finalean, Bartzelona handia menperatu, birritan behetik gora egin ostean.

Pandemiaren eraginez, jente pilaketarik ezin danez egin, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren harrera ofizialak izango ditue gaur. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiaren izenean zoriondu ditu Athleticeko jokolari, teknikari, zuzendari eta zurigorrien familia osoari.

Rementeriak ondokoa adierazo dau: Holako barri bat behar genduan, finala irabaztea txerto psikologiko bat da danontzako. Athleticek be momentu gogorrak pasau ditu, erabagi gogorrak hartu eta orain superkopea irabazi dogu. Bizkaiari, Euskadiri eta mundu guztiari antzekoa pasetea gura neuke, nahiz eta txarto egon, nahiz eta erabagi gogorrak hartzen egon, ia laster txertoak laguntzen deuskun, gure kopea izan daiten. Egunez egun joan behar gara, partiduz partidu. Baina guztiaren gainetik gaur ospatzea dator, ospakizun dezberdina, bakotxak bere etxean, izango dogu astia, hau amaitzean ospakizun handi bat egiteko, afizino horrek guztiak merezidu dau gainera ospakizun handia. Egingo dogu, lortuko dogu. Gaur, danok Athletic gara. Zorionak, txapeldunak zarie, danok gara. Aupa Athletic.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao gaur, hilak 18, 13:30ean Bizkaiko Foru Jauregian harrerea egingo deutse Athletici. Ekitaldian Athleticeko presidentea dan Aitor Elizegi, presidenteordea dan Mikel Martinez, entrenadorea den Marcelino García Toral, José Ángel Iribar eta Athleticeko zenbait jokalari Iker Muniain, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Raúl García eta Iñaki Williams izango dira.

Ateak zarratuta izango da ekitaldia baina streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaia Youtube kanaletik hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu