‘Betiko Musikea De Siempre' programeak sei kontzertu dakarz

Bizkaie! 2021-01-15 12:19   Musikea

Urtarrilaren 16tik martiaren 27ra izango dira hitzorduak.

Nafarroako jotak, tangoa, bilbainadak, boleroak eta rantxerak eskainiko ditue, doban. Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira baina gonbidapena eskatu beharko da saioaren egunean bertan, goizeko 10:00etatik aurrera 688 603 737 telefonoan.

Bilboko Udalak atondutako zikloa Otxarkoagako Udaltegian izango da hilean zapatu bitan.

Betiko Musikea De Siempre. 

Urtarrilaren 16an, 18:00etan:

Tangoak eta Argentinako musikea (90´). LA GUARDIA VIEJA.  

Urtarrilaren 30ean:

Latinoamerikako Musikea (70'). ARANTZA SALTERIN + PANTXO CRUZ + NIKA BITCHIASHVILI

Zezeilaren 13an:

Abentura rantxera (90'). LOS CAZAHUATES MARIATXIA (Nafarroa).

Zezeilaren 27an:

Botxo Botxito (90'). LOS BOTXEROS (Bilbo).

Martiaren 13an:

Jotas de siempre (60´). LA RIBERA CANTA (Tutera).

Martiaren 27an:

Canciones del alma (75´). TRIO VERACRUZ

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu