2020ko kirolari eta talde onenek Getxo Sasoi Sasoian sariak jaso ditue
2021-01-14 10:40 KirolaAixerrotako errota bana emon jaken.
Virginia Díaz Club Raspas del Embarcaderoko arraunlariak eta Jon Ander Garrido Cádiz Futbol Taldeko jokalariak Getxoko 2020ko kirolari onenaren sariak jaso zituen bart. Pandemiak eragindako egoereak baldintzatuta, udaletxean egin zan ekitaldian, Amaia Agirre alkateak Getxoko XIV. Sasoi Sasoian edizinoko sariak emon zituen.
Amaia Agirre alkateak sarituek zailtasunei aurre egiteko eta erronkak gainditzeko daben gaitasuna nabarmendu eban: 2020, beraz, urte gogorra izan da kirolaren munduarentzat be. Baina gaur merezimenduz sarituko ditugunen ezaugarri bat zoritxarrei aurre egiteko gaitasuna da; baita erronkak gainditu eta bikaintasuna bilatzeko be, esan eban. Era berean, eskertu egin zituan herriko kirol-klub eta erakunde guztiak, pandemian emondako babes eta erantzukizun handiagaitik, osasunaren eta gizarte osoaren zainketaren mesedetan: kirola egitearen eta jarduera fisikoaren bidez lortzen dan onura handienetako bat osasuna bada, bidezkoa da autortzea gure kirolariek egindako beharra.
Ekitaldian, honako honeek be jaso eben saria, 2020an lortutako kirol-merezimenduakaitik: Naroa Ruiz patinatzaileak eta Alain Flores atleteak, emakumezko eta gizonezko promesa onenak; Raspas del Embarcadero arraun alkarteak, emakumezkoen eta gizonezkoen talde senior eta junior onenak; eta Getxo Errugbi taldeko gizonezko senior taldea.
Aixerrotako errota bana emon jaken. Virginia Díaz ez zan ekitaldira etorri Espainiako selekzinoagaz Banyolesen baitago kontzentrauta eta bere izenean Raspas Arrauneko entrenatzaile Marcos Moralesek hartu eban saria. Jon Ander Garrido be ez zan etorri Cádizen bizi baita eta Xabier anaiak jaso eban garaikurra. Ekitaldian izan ziranak, ostera, Naroa Ruiz patinatzailea (GiraGetxo Irristaketa Kluba) eta Alain Flores atletea (Berango Atletismo Taldea), Raspas Arrauneko neska eta mutilen senior eta junior taldearen (Ondiz Lekubarri eta Maialen Mielgo eta Aimar Astigarraga eta Nahim Hakoury arraunlariak) eta Getxo Errugbiko lehen taldearen (Iñigo Lugarezaresti kapitaina eta Alberto Zubeldia presidentea) ordezkari txiki bategaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!