Zuloagaren koadroen zozketea Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren alde
2021-01-12 12:27 KultureaMargolan guztien argazkiak ikusi hemen.
Igazko abenduan, Zuloagaren jaiotzearen 150. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, lehiaketa bat antolatu eben pintorearen 27 koadroen argazki-kopia baimenduak Eibarko oihal-dendetan jarriz, haren obrak gogoratzeko eta zabaltzeko asmoz. Parte hartu nahi ebanak koadroaren izena asmau behar eban eta txartel bat bete. Abenduaren amaieran txartel danakaz 27 bono banatu ziran (bakotxa 100 eurokoa) denda horreetan gastetako; pintorearen lanaren zabalkundeaz gain, keinu bat egin nahi jakon herriko merkataritzeari.
Orain, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren lana autortzeko eta laguntzeko Eibarreko Udalak erabagi dau hitzarmen bat sinatzea erakunde horregaz eta koadro guztiak haren esku ixtea. Bankuak margolanak zozketatuko ditu txartelak salgai jarriz.
Zozketea urtarrilean zehar egingo da euro batean salgai egongo diran txartelen bidez. Beraz, parte hartu nahi dauenak oihal-denda horreetako batera joan eta eskuratu leike euro batean salgai egongo dan txartela. Urtarrilaren 25 eta 26an, Elikagai Bankuak koadroak jasoko ditu (dendetako 27ak gehi Liburutegikoa) eta, gero, zozketea egingo dau.
Margolan guztien argazkiak ikusi hemen.
Zozketa-txartelak honako denda honeetan eskuratu ahal izango dira: Cedry, Closet, Corral, Dandara, Doroti, El Vestidor, Gratzina, Guby Hombre, Helmet House, Ikusi Makusi, Irritsa, Kopiña, La Ghinda, Lola's, Lua, Muma, No Comment, Nona, Oihal, Roca, Sastreria Azpiri, Twins, Umea, Urdanibia, Vieco, Xare eta Zuri-Zuri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!