Sei erakusketa ibiltari, Bilboko Expodistrito zikloan
2021-01-12 12:18 KultureaUnicefek bultzatutako Bizitza erresilienteak erakusketa kolektiboa dago tartean.
Urtarriletik apirilera bitarteko Expodistrito programea gaur, hilak 12, hasiko da, Bilboko Udalak jakitera emon dauenez. Ohiko moduan, pintura eta argazki erakusketek hartuko ditue barrutietako udaltegiak, auzotarrei artisten lana hurreratu eta jarduera kulturalak uri osora zabaltzeko asmoz. Oraingo honetan, sei erakusketa dagoz egitarauan.
Urteko lehenengo hiruhileko honetan, Bilboko sei barrutitan ipiniko ditue erakusketa ibiltariak, txandaka; Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Frantzisko eta San Inazio auzoetako udaltegietara helduko da ekimena, hain zuzen. Bakarkako lau erakusketa dira, eta taldekako beste bi:
- Ander Gómez Miranda, Pasión y carencia, pinturea. Lehenengo txandea, urtarrilaren 29ra arte, San Inazion. Ondoren, Abando, Castaños eta Begoñan.
- Victoria Escalada, pinturea. Lehenengo, Abandon (Barrainkua), 29ra arte. Gero, Begoña, San Inazio eta Otxarkoagan.
- Javier Merino, Flujo (argazkiak). Lehenengo Castañosen; ondoren, San Frantzisko, Otxarkoaga eta San Inazion.
- José Ángel Tejero (pinturea). Lehenengo txandea Begoñan, ostean San Inazio, San Frantzisko eta Castañosen.
- Bizitza erresilienteak, taldekakoa (argazkiak). Unicef erakundearen eskutik dator erakusketa hau. Mauritanian egindako 18 argazkiren bidez, bertako umeen istorioak kontetan dira. Otxarkoagako udaltegian ikusi ahal izango da, zezeilaren 2tik 19ra; gero, Begoña eta San Frantziskoko auzo-etxeetatik be pasauko da.
- Ekaitzaren ostean!, taldekakoa, BilbaoArteren eskutik. Zezeilaren 19tik apirilaren 9ra, Abandoko udaltegian.
Erakusketa guztietara sartzea doban da. Programazinoa eta informazino zehatzagoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!